2023(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Parte hartu hurrengo 8Mko Emakumea eta Merkataritza kanpainan

 

Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak, Trapagarango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen “Baturik” Elkartearekin batera, kanpaina bat  jarriko du  abian herriko merkataritzan emakumeak izan duen garrantzia ikustarazteko, martxoaren 8ko  aldarrikapenen harira.  

Horregatik, hain zuzen ere, Trapagarango aspaldiko eta gaur egungo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako  emakumezko boluntarioak behar ditugu kanpaina honetan parte har dezaten.  

Interesatuta daudenak izena eman beharko dute otsailaren 14a baino lehenago, helbide elektroniko honetan: trapagaranzaindu@gmail.com  edo teléfono honen bidez:  94 486 31 96.