Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak, bere
jardueren berri ematea errazteko eta erabiltzaileekiko harremanak hobetzeko,
batez ere enplegu bilaketa aktiboan ari direnekiko, WhatsApp bidezko informazio
zerbitzu berria jarri du abian.
Zerbitzu honetan sartzeko modua oso erraza da.
Interesduna dagoeneko enplegu eskatzaile gisa inskribaturik baldin badago gure
lanpoltsan eta WhatsApp-a badauka eman zigun mugikor-zenbakian, mezu bat
helduko zitzaion sistema honen bidez, erabiltzen segitzeko jarraibideekin.
Gure enplegu-poltsan ez bazaude, edo ez baduzu mezua
jaso edo orain nahi baduzu alta eman, Agentziara etorri besterik ez duzu eta
aise egingo dizugu.