2023(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

Merkataritza sailak 3.750 bonu banatuko ditu herriko ostalaritza establezimenduetan kontsumitzeko

 Kanpainako bonu bakoitza 2,5 eurotan erosiko da baina haien kontsumo-balioa 5 eurokoa izango da eta atxikitako 18 establezimenduetan erabili ahal izango dira. Guztira 18.750 euro dira zirkulazioan jarriko direnak.

Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak, “Baturik” Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartearekin batera, bihartik aurrera, otsailak 9, salgai jarriko ditu 3.750 bonu, kanpainaren 5. edizioa den honetara atxikitako ostalaritzako herriko 18 establezimenduetan kontsumitzeko.

Bonu bakoitzak 5 euroko kontsumo-balioa izango du, baina horren erdia izango da bezeroentzako kostua, hau da, 2,50 eurokoa. Diru-kopuru hori establezimenduan erabiltzeko unean bertan ordaindu beharko da. Guztira, 18.750 euro jarriko dira zirkulazioan.

Ekimen hau “Trapagaran zaindu” kanpainaren barruan dago eta, kontuan hartuta aurreko urteetan lortutako emaitza bikainak, berriro egitea pentsatu da.

Ostalaritza bonuak ezin dira zatikitan banatu, eta kontsumizio bakoitzerako gehienez bi bonu erabil daitezke, eta hala islatuko da tiket edo faktura bakarrean. Bonu hau 5 euro edo gehiagoko kontsumizioentzat da.

Gainera, atxikitako 18 lokaletan kanpainaren bereizgarri hau jarriko da ondo ikusten den toki batean: