2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

ESKURATU TRAPAGARANGO 3. PINTXO LEHIAKETAREN ZIGILU-ORRIA ETA IRABAZI SARI BERRI INTERESGARRIAK


Zigilu-orriak, udalerri guztiko postontzietan utziko dira eta, horrez gain, eskuragarri egongo dira, besteak beste, taberna parte-hartzaileetan eta Baturik establezimenduetan.


Herriko alkate Xabier Cuéllarek azaldu duen bezala “egun hauetan eskuragarri daude Trapagarango 3. pintxo-lehiaketaren zigilu-orriak, sari interesgarrien zozketan sartu nahi dutenek bete beharko dituztenak”. Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Sailak antolatu du aipatu lehiaketa, “Baturik” Merkatari eta Ostalari Elkartearekin batera, eta azaroaren 8tik 24ra egingo da.

Zigilu-orriak, udalerri guztiko postontzietan utziko dira eta, horrez gain, eskuragarri egongo dira, besteak beste, taberna parte-hartzaileetan eta Baturik establezimenduetan.

“Oraingoan ostalaritzako 13 establezimenduk hartuko dute parte txapelketan: Betiko Quinielas taberna, La Pinta taberna, Arana taberna, Sotoki taberna, Happy taberna, La Gramola taberna, Bizigarri kafe-jatetxea, Batzoki, Boulevard Kafe Antzokia, Karrantza taberna, Txalaparta kafea, London kafea eta Trasgu kafetegia, gogoratu du Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen zinegotzi Karmele Martínez andreak.

Establezimendu hauetara guztietara doazenek, txapelketarako aurkeztutako pintxoa dastatu ondoren, zigilu-orri guztia betetzen badute, sari berri interesgarrien zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, gehien gustatu zaien pintxoaren aldeko botoa eman beharko dute eta zigilu-orria utzi azaroaren 25a baino lehen kiroldegian, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta taberna parte-hartzaile bakoitzean egongo diren hautestontzietan.


Sari hauek zozketatuko dira:

·        2 gauko egonaldia landetxe batean bi pertsonentzat, gosariak eta afariak barne, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik.  
·        150 euroko txartel bat erosketak egiteko,  Baturiken emana.
·        Trapagarango Udal Kiroldegiko edozein jardueraren 10 klasentzako bonua, Emtesportek emana.
·        “Marqués de Vitoria” 6 ardo-estutxe, Comercial Bersatxoak emana.
·        4 arrain-kontserba lote,  Conservas Campos-ek emana.
·        5 ibilgailu-ikuskapen: 21 punturen ikuskapena, IAT aurrekoa barne, olio eta olio-iragazkiaren aldaketa,  Trápaga Bosch Car Servicek emana.
·        Bodegas Bordónerako 3 bisitaldi 2 pertsonentzat, Merkosta Vascaren opari.

Zozketa hori azaroaren 28an egingo da, goizeko 11:00tan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, eta Baturikeko Facebook orrialdetik ikusi ahal izango da. Irabazleek antolatzaileen deia jasoko dute.

RUTERO