2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

BI EGUNETAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK


Pasa den ostegunean, 2019ko urriaren 24an, 1.256 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK) elkar lanean zirkulazioan jarri dituenak TRAPAGARAN BONUAren 10. Kanpainaren barruan. Bonuok  biharamunean, ostiralean, urriaren 25ean, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du berriro ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.


Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren azaroaren 24ra arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.680 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.