2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

GAZTEDI MEATZALDEA BEKAK 2019


Azken urteetan lortutako tituloarekin Meatzaldeko gazteentzat enpresetan praktika ordainduak egiteko AUKERA (Segurantza Sozialari kotizazioarekin eta guzti)



ENPRESETAN PRAKTIKA BEKADUNAK MEATZALDEKO GAZTEENTZAT

Bekadunek bete beharreko eskakizunak:
  • 18 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena. 
  • Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarri orokorrak:
  • Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
  • Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
  • Beka duen pertsonak hilean 470 euro jasoko ditu bekagatik. 
  • Beka hasi baino lehen, Lanbidek onartuta egon behar izango da.
Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.

ESKAERA-EPEA: 2019/05/31



Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta dago Gaztedi Planaren barruan.  




KARTELA