2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

BI EGUNETAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK

Pasa den ostegunean, 2019ko apirilaren 25ean, 1.250 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 9. Kanpainaren barruan. Bonuok  egun bat geroago, ostiralean, apirilaren 26an, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du berriro ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren maiatzaren 26ra arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.500 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.