2026(e)ko uztailaren 7(a), asteartea

Bonu-aldaketen informazio-gutuna

 Merkatari/ Ostalari/ Zerbitzuetako profesional estimatuok:

Gutun honen bidez jakitera eman nahi dizkizuegu Trapagaran Zaindu 2026 kanpainako nobedade nagusiak.  Eta hauek dira:

  • Ordaintzeko modua aldatuko da: edizio honetan bezeroak  www.trapagaranbizi.com  gunearen bidez erreserbatuko du bonua eta ez du aldez aurreko ezelako ordainketarik egin beharko erreserba horrengatik, establezimenduan bertan ordainduko ditu 10 € erabiltzen duen bonu bakoitzeko. Bonuak guztira 20 €-ko balioa izango du, eta horietatik dirulaguntzari dagozkion 10 € (%50) ordainduko dizkio sntolakuntzak establezimenduari, banku transferentziaren bidez. Hau da, bezeroak gainerako 10 euroak ordaindu beharko ditu establezimenduan erosketa egitean.
  • Tiketak edo fakturan derrigorrez agertu beharreko elementuak: ez dira onartuko datu hauek ez dituzten tiket edo fakturarik:
    • Establezimenduaren datu fiskalak
    • Ticketbai kodea (8/2023 Foru Arauan jasotako berariazko salbuespenetan izan ezik)
    • Jaulkipen-data kanpaina-aldiaren barruan
  • Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek izena emateko epea irailaren 9tik 14ra izango da. Izen-emate epea amaitu baino lehen, derrigorrezkoa izango da Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian entregatzea diruz lagundutako zatiaren ordainketa jaso nahi den banku-kontuaren titulartasunaren ziurtagiria. Halaber, abagune hau baliatu nahi dugu jakitera emateko uztailaren 14an, asteartea, 14:00etan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian (Nafarroa k.9) informazio-bilera bat egingo dela, daukazuen zalantza guztiak argitzeko.

Eskerrik asko zuen arretagatik, eta har ezazue agur bero bat.

 

Valle de Trápaga-Trapagaranen, 2026ko uztailaren 6an.