2026(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

TRAPAGARANGO KIUB ZERBITZUAREN BERRIREKIERA

 


Trapagarango KIUBk jendaurreko zerbitzua berrabiatu du 2026ko maiatzaren 4an, Konpondu Elkarteak kudeatuta, enpresa hori arduratzen delarik zerbitzu honetaz 2019 urteaz geroztik.

KIUB Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren siglak dira.  Doako zerbitzua da eta arreta pertsonalizatua eta zuzenekoa ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatua, zerbitzuaren antolaketa egokirako. Herrian erroldaturiko edonor joan daitekeen kontsumo alorreko zalantza edo arazoren bat duenean, azken kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi eta/edo zerbitzuak erabiltzen dituenean, beti ere azken hartzailea bada, baina ez erosi edo erabiltzen dituenean edozein ekoizpen-prozesu, salmenta edo zerbitzuak emateko).

Hauek dira KIUBaren eginkizunak:

·         Informazioa eta aholkularitza: Modu pertsonalizatuan erantzuten eta bideratzen dira kontsumitzaileek egindako kontsulta guztiak, bai bulegoan bertan, bai omic.trapagaran@gmail.com helbide elektronikoan, WhatsApp bidez 614.446.525 telefonoan edo Kontsumobideren aplikazioaren bidez.

 

Era berean, kontsumitzaileei eta/edo erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza ematen zaie zerbitzu bat kontratatu aurretik edo kontratatzen den bitartean, edo ondasun bat erosten denean, edo erosi ondoren, berme-arazoak daudenean, ezkutuko akatsak daudenean, etab.

 

 

·         Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen interesen defentsa: Kontsumoarekin lotutako kexa eta erreklamazio guztiak izapidetuko dira, baldin eta udalerriko bizilagun batek aurkezten baditu.

 

Erreklamatutako enpresekin bitartekotza egiten saiatzen da, eta epe bat ematen zaie planteatutako erreklamazioari erantzuteko.


Bitartekaritza ez bada egokia, gainerako konponbideak baloratuko dira: arbitrajea, bide judiziala, Kontsumoko Ikuskaritzari jakinaraztea, etab.

 

KIUBeko zerbitzu juridikoak bideragarri ikusten badu 2.000 €-tik beherako erreklamazio bat bide judizialera eramatea, eta horretarako ez bada behar ez letradurik, ez prokuradorerik, demanda idazten lagunduko zaio pertsonari eta prozesu judizialean lagunduko zaio.

 

 

·         Prestakuntza: Auzo elkarteei, IGEei eta ikastetxeei zuzenduriko kontsumoari buruzko hitzaldiak eta tailerrak egiten dira. Berrirekiera honetan, gainera, publiko orokorrari zuzenduriko materia berrienei buruzko prestakuntza eta zabalkunde birtualari ekingo zaio eta gune honetara igoko da eta bertan geratuko da argitaratuta.

 

HARREMANETARAKO

 

Helbidea: Maiatzaren Lehena etorb, 7-behea. Trapagaran.

Telefonoa: 614.446.525

Helbide elektronikoa: omic.trapagaran@gmail.com

Ordutegia: .- Astelehenetan, 9:00etatik 14:00etara

   .- Ostegunetan, 16:15etik 20:00etara

   .- Ostiraletan,  12:00etatik  14:00etara