2026(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

Trapagarango Erakusleihoen Lehiaketa GINKANA handi bat bihurtzen da eta zu zara protagonista!

 

Aurten, ekainaren 15etik 28ra, herriko dendetan ibiltzeak saria du. Erakusleihoek, aurpegirik onena izateaz gain, gure herriko bi handi omentzen dituzte: Danetarako Danok eta Sustraiak Saskibaloi Kluba.

Nola parte hartu eta bozkatu dezakezu? Oso erraza da!

• Kalez kale ibilI, eta erakusleiho bakoitzean dagoen elementu grafikoa aurkitu.

• Erantzun gure tokiko merkataritzari eta elkarteei buruzko galderei.

• Egin zure erara: betiko paperezko erruteroarekin edo dendetan ikusiko duzun QR kodea eskaneatuz (baita ere esteka honen bidez).

Adi! Bozkatzeaz gain, irabazi ere egiten duzu! Parte hartzean, sari handien zozketan sartuko zara. Zure botoak Publikoaren Saria eta Baturiken Sari Berezia erabakitzen ditu; beraz, kalera irten, Trapagarango saltokiei lagundu eta zure gogokoenaren alde bozkatu!