|
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak
laguntza-deialdi berri bat ireki du Euskadiko
merkataritza-establezimenduak eta zerbitzu-jarduerak
modernizatzen laguntzeko.
Zure establezimenduan inbertsioak edo hobekuntzak egin badituzu
edo egingo badituzu, laguntza hau interesgarria izan daiteke.
Meatzaldeko Behargintzan laguntza eskaintzen
dizugu:
•
Zure inbertsioa diruz lagungarria izan daitekeen aztertzeko
• Dokumentazioa prestatzen laguntzeko
• Zalantzak argitzeko
• Eskaera osoa izapidetzeko
Garrantzitsua
⏳ Laguntzak
eskaerak aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango dira,
dokumentazioa osorik aurkezten denean.
Laguntza
eskatzeko asmoa baduzu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen
guztia garaiz prestatzeko.
Eskatu
hitzordua lehenbailehen eta ez galdu aukera hau.
|