2026(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Trapagarango merkataritzarentzat egun guztiak dira martxoaren 8a



Gure herriko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek modu berezian daukagu  azpimarratuta  martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Hori dela eta, Udaleko Merkataritza Sailak,  Baturik-ek , Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkarteak  eta Meatzaldeko Behargintzaren  Merkasaretzak sektorearekin batera, egun berezi hori ospatzen dugu beste urte batez bat eginez M8rekin, gure ekoizpen-ehunaren parte diren herriko emakumeak ikustarazteko asmoa duen kanpaina batekin.  2026 urteko leloa argia eta irmoa da:  “Egun guztiak dira martxoaren 8”.

Sektorean lan egiten duten Trapagarango emakumeen aurpegiak erakusten dituen kartel batez gain, mezu bera daramaten eskumuturrekoak egin dira,  herriko saltokietan banatzeko. Dena den, martxoaren 8an, igandean, ere lortu daitezke eskumutur horiek, Llano plazan 12:00etarako aurreikusita dagoen martxan. 


  

Emakumearen garrantzia funtsezkoa da txikizkako merkataritzan eta tokiko ostalaritzan, lan merkatuan duen pisuagatik. Trapagarango emakume merkataria ekintzailea da, aberastasuna sortzen du, motor ekonomikoa da eta enplegua sortzen du.

Emakumearen presentziak hurbileko merkataritzan tokiko nortasuna eraiki eta sendotzen du eta herriaren eta bere auzoen bizitza dinamizatzen du.