2026(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

“GUREA ERABIL DEZAKEZU / PUEDES UTILIZAR EL NUESTRO” KANPAINA


Valle de Trapaga-Trapagarango Udala, BATURIK --merkatari, ostalari eta zerbitzu-profesionalen-- ekartearekin, Meatzaldeko Behargintzarekin eta herriko ikastetxe eta GEak elkarlanean, "Gurea erabil dezakezu / Puedes utilizar el nuestro" kanpaina abiatu du. Kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, eta informazio esanguratsuena helarazten dizugu:

Kanpainaren helburuak

•    Haurrei mugikorra erabiltzeko beharra murriztea.

•    Haurrek esparru publikoa berreskuratu eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutzea eta seguru sentitzea.

•    Komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartzea. Zaintza komunitarioa sustatzea.

•    Heldu-erreferentzia gehiago izatea; gizarte-sarea indartzea.

•    Komunitatearekin konprometitutako saltokien sare bateko kide izatea.

ZERTAN DATZA KANPAINA?

Kanpainan parte hartzen duten zerbitzu publiko eta saltokiek haur-nerabeari telefonoa eskuragarri jarriko diote honek beharrezkoa badu.

Kanpainako partaideek “Gurea erabil dezakezu / Puedes utilizar el nuestro” jartzen duen pegatina identifikagarria izango dute.

Parte hartzeko betebeharreko baldintza eta konpromisoa

•   Pegatina leku ikusgarrian jartzea, kanpotik erraz ikusten dela.

•   Telefono finko bat edo lokaleko telefono mugikorra izatea (langileen telefono pertsonala erabiltzea ez litzateke egokia izango).

Nola parte-hartu kanpainan

Kanpainako kide izateko, egin beharreko bakarra hurrengo online-formularioa MARTXOAREN 23a baino lehen betetzea da: https://forms.gle/gH6bA1Y6iZp7yUMq6

Era berean, Enplegu eta Herri Garapenerako Agentziara deituz ere izena eman daiteke (944863868).