Hiri mugikortasuneko Planaren esparruan, Trapagarango Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Udalen hiri-mugikortasuneko diagnostikoak egiteko bultzatutako laguntza bati esker, abian jarri zuen diagnostiko hori egiteko genero-ikuspegia duen herritarren partaidetza.
Apirilaren 1etik maiatzaren 30era bitartean,
hainbat partaidetza-ekintza egin ziren; izan ere, mugikortasun-diagnostiko hori
garatu bitartean, funtsezkoa izan zen herritarren ikuspegia integratzea.
Azpimarratu behar da partaidetza-ekintzak egin ziren aldian, hala nola,
informazio-hitzaldia, tailer parte-hartzailea, hiri-pasealekua, elkarrizketak
kalean eta herritarren karpa, parte-hartze digitala eta paperezko kontsultak
irekita eta herritar guztientzat eskuragarri egon zirela.
Parte hartzeko prozesua amaitu ondoren, emaitzen
txosten bat egin zen eta urriaren
29an, 19:00 - 20:00, Olaso Jauregian, emaitzak itzultzeko azken saioa
egingo da, herritar guztiei irekia.
Haurrak edo adinekoak zaintzen dituztenak haiekin joan daitezke.