2025(e)ko irailaren 30(a), asteartea

KIUBa merkataritzan

Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, Kontsumo Bulegoaren bidez, neurriak hartuko ditu udalerri honetako hirugarren sektorea eta kontsumitzaileak eskutik helduta joan daitezen haien eskubideen babesari dagokienean, konfidantza handiagoa sortuz, horrek bere isla izango duelarik fidelizazioan, pertsona gehiago joan baita herriko merkataritza establezimenduetara.

Helburu horiek lortzeko ekintzetako bat da Trapagaranen merkantaritzan, ostalaritzan edo zerbitzuetan diharduen edozein enpresariri informazioa ematea kontsumitzaileekiko harremanak arautzen dituen oinarrizko araubideari buruz, arau horietara moldatu dadin, horrela ahalbideratuz herritarrek egiten dituzten erosketek erabat doitzea legezkotasunera.

Zabalkundea eman nahi diogu, doan, Indarreko legeriari merkataritza/ostalaritza/zerbitzuen sektorekoen artean, eta aholkuak zein gomendioak eman kontsumitzaileekiko traturako, haiek inplikatu daitezen, ezinbestekoa baitira pertsona guztien eskubideak eta obligazioak beteko badira.

Horretarako, bisita bat egitea pentsatu dugu interesatuta dauden establezimenduetara. Gutxi gorabehera   30 minutu iraungo luke eta kontsumoari buruzko arautegia azalduko litzaieke eta eduki litzaketeen zalantzak argituko.

Ekimen honetan parte hartu nahi izanez gero KIUB-arekin jar zaitezke harremanetan, e-mail honetan: omic.trapagaran@bizkaia.org edo Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziako telefono honetan: 944863196, urriaren 20a baino lehen, jarduera horretarako hitzordu bat adosteko.