2024(e)ko irailaren 17(a), asteartea

MerkaLan - Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka

 

 MerkaLan formatu mistora itzuliko da, eta, beraz, aurrez aurreko jardunaldi bat (urriaren 2an FICOBAn - Irunen) eta azoka birtualeko hiru jardunaldi (urriaren 1etik 3ra plataformaren bidez) izango dira. Bi modalitate horietan, enplegu-eskaintza ugarietara sartzeko aukera egongo da enpresen standetan. Hala ere, interesatzen zaiguna da modalitate presentzialean herritarrek stand horietara hurbildu eta enpresekin aurrez aurre jardun ahal izateaz gain, interes handiko hainbat jarduera, hitzaldi eta tailerrak ere programatuta egongo direla. Jarraian horien laburpena:

Azoka bisitatzen duen pertsonak jarduerak hiru TXOKOTAN antolatuta daudela ikusiko du (ERRONKA, IPARRORRATZA ETA IKUSPEGIA), bakoitza bere programazio partikularrarekin (Kontsultatuhemen programazio osoa). Horietako batzuk nabarmentzearren, honako hauek aipatuko ditugu, besteak beste: escape room dinamikak (horietan hainbat lan-egoera planteatzen dira), lana bilatzeko adimen artifizialaren erabilerari buruzko ponentizak, edo hitzik gabeko hizkuntzak lan-elkarrizketan duen eragina. Halaber, orientatzaile profesionalen aholkularitza izango dute lan-elkarrizketak prestatzeko, eta CVrako argazki profesional bat ere egin ahal izango dute, doan.

 Gainera,  doako autobusak egongo direla FICOBAra joateko. Horretarako, merkalan.eus webgunean sartu eta izena emateko formularioa bete besterik ez dute egin beharko.

Era berean, jakinarazi behar zaie  FICOBAra joaterik ez badute, edo bertaratzearen osagarri gisa, online ere parte hartzeko aukera dutela, 1etik 3ra egingo den azoka birtualarenplataforman erregistratuz. Plataforma horretan, beren CVa igo ahal izango dute, eta hainbat sektoretako ehunka lan-eskaintza eskuratu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago