2024(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

“Puztu & Zaindu! Zure esku dago” Trapagarango merkataritzaren Emakumearen Eguneko kanpaina

 

Gure herriko merkataritzaren M8ko kanpainaren leloa da “Puztu&Zaindu! Zure esku dago!”  Trapagarango Udalak eta “Baturik” Trapagarango merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesionalen elkarteak batera antolatu duten kanpaina da hori.

Izan ere, sektore horietako  12 emakume boluntario dira kanpainaren protagonistak eta haren bitartez emakumea eta merkataritza ikustarazi nahi dira. Gure herriko emakumeen  ahalkuntze, konpromiso, ekintzailetza eta lan- eta familia-bizitzaren arteko kontzialiazioaren eredu on eta sekulako erakusleiho dira Trapagarango establezimenduak.  

Hori dela eta kartelak banatuko dira, gremioko emakumeak izanik haien protagonistak.  Horrez gain, puxika batzuk egin dira  edizio honetako leloarekin herriko saltokiak apaintzeko. Herrian dauden Bizkaibuseko 10 markesinatan ere tamaina handiko kartelak jarriko dira.   Horrez gain spot bat ere egin da puxika moreak  eta 12 emakume horiek protagonista direlarik.

Gogoratu, ostiralean, martxoak 8, 18:30etik aurrera banatuko direla puxika horiek Llano plazan, martxara joateko.