2024(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

Merkataritza euskaraz eskaini

Eusko Jaurlaritzak merkataritza alorrean euskara sustatzeko “Eskatu, Eskani Euskaraz” kanpainak aurrera darrai eta bat egin dugu harekin bai Valle de Trapaga-Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak eta bai Baturik elkarteak, gure herriko saltokietan ere praktikan jartzeko, eta horretarako  hauxe eskatu nahi genizuke:

Euskalduna bazara eta eguneroko erosketak euskaraz egiteko ohitura baduzu, etor zaitezela Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara, urtarrilaren 18an , 10:00etatik 12:00etara, kanpaina horrekin zerikusia duen oparitxo bat jasotzeko.


Halaber, jakinarazten zaizu, zure baimena izanez gero, argazki bat aterako dizugula oparia hartzean, zuen irudiak sare sozialetan argitaratzeko.