2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Lanbideren 2024rako laguntzen deialdia, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak euskal autonomia erkidegoko lantokietan kontratatzeko

 

Xedea:

50 urte edo gehiago dituzten eta langabezian urtebetez edo denbora gutxiagoz dauden langabeak laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntza-programa baten bidez.

Deialdi honen ondorioetarako, langabezian urtebetez edo denbora gutxiagoz dagoen pertsonatzat joko da baldintza hauek betetzen dituena: kontratua hasi aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta egoera horretan gehienez ere data horren aurreko 365 egunetan irautea.

Laguntzak 2023ko azaroaren 16tik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira.


Prestazio ekonomikoa:

Deialdi honen babesean, diruz lagundu ahal izango dira EAEko lantokietako lanpostuetan aritzeko formalizatzen diren kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako lan-kontratuak, baldin eta lan-harremana hasi aurreko egunean langabezian urtebetez (365 egun) edo denbora gutxiagoz dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzen badira.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.270 €7.560 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 55 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 gehiago, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 55 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.610 €8.695 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat bukatu badu 2022., 2023. edo 2024. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren babesean; formalizatzen den kontratua mugagabea bada, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 gehiago, baldin eta kontratatutako pertsonak 2022an, 2023an edo 2024an kontratatzeko konpromisoa dakarren ikastaro bat bukatu badu eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez8.315 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 gehiago, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 apartatuetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez9.070 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, lanaldiaren proportzioan doituko dira zenbatekoak.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordina, zeina lanaldi osoari baitagokio, ezingo da izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez15.120 €

Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.

Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabekotzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ezta hasieran hitzartutako lan-denbora langilearen borondatez murriztu duten kontratuak ere.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren, zuzendaritza-karguetan ari direnen edo enpresen administrazio-organoetako kide direnen ezkontideari, izatezko bikoteari edo bizikideari edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten ondorengoei eta gainerako senideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere, ez eta enpresetako administrazio-organoetako kideen beren kontratazioak ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu izan direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratuak.
  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa berarekin aldi baterako edo iraupen mugatuko lan-harremana izan duten pertsonak kontratatzea.

Deialdi honetan urtebetez edo denbora laburragoan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik xedatutako laguntzek «minimis» araua bete beharko dute; arau hori Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarri da, zeina Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa baita (EBAO, L352, 2013ko abenduaren 24koa). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskaleko edozein alditan.

Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan zehaztutako "enpresa bakarraren" definizioarekin bat etorriz aplikatuko da muga hori.

Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntzaren eskatzaileak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen erregelamendu horretan ezarritako gehieneko muga.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdi honetako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak enpresa edo erakunde onuradunak justifikatu ostean, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituaren edo 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, kontratuaren iraupenaren eta justifikazioaren arabera.


Eskaerak eta informazio gehiago: