2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

Lan-ek Emantzipazioari eta Enplegu Gazteari buruzko I. Jardunaldia

 

 Gaztedi Meatzalde Lan-ek Emantzipazioari eta Enplegu Gazteari buruzko I. Jardunaldia ospatuko du azaroaren 22an 16.30tik 20.00ra Ortuellako Kultur Etxean (OKE).

Gazteen emantzipazioan eta enpleguan laguntzeko kalitatezko programak, baliabideak, laguntzak eta ibilbideak biltzen dituen topagunea.

Jardunaldiak bi gune izango ditu: bata, gazteentzako etxebizitza eta bizitokien arloari buruz aholkatzeko eta zalantzak argitzeko izango da, eta bestea, bertaratutakoen profilera egokitutako irteera profesionalez eta aukerez orientatzeko.

Etxebizitza eta enplegua gazteen kezka nagusietakoak direla esan daiteke, izan ere, bizi-proiektu iraunkorrak sortzeko oinarri dira biak.

Jardunaldirako sarrera librea da, eta interesa duten pertsonak, nahi izanez gero, familiakoekin edo lagunekin batera etor daitezke. 

Aldez aurreko hitzordua erreserbatzeko aukera ere badago, egun horretan arreta pertsonalizatua izatea ziurtatzeko.

ZURE HITZORDUA HEMEN!

   Informazio gehiado nahi baduzu:

747 490 943 

saregile@behargintza-zm.com