2023(e)ko apirilaren 20(a), osteguna

Eten digitala ezabatzeko ikastaroak

Eten digitala ezabatzeko aurreikusitako ikastaroei jarraipena emanez, Izapide Digitalen Zerbitzuak zenbait tailer programatu ditu apiril honetarako.  

Lehenengoa, apirilaren 26an egingo da, eta udalerriko kultura- eta kirol-elkarteei zuzenduta dago. Bere xedea da, batez ere, azaltzea nola eskatu eta zertarako behar diren ziurtagiri elektronikoak.

Apirilaren 27 eta 28an, “Nola aurkeztu errentaren aitorpena” izeneko tailerra egingo da. Ikastaro horretan azalduko dena da  nola erabili arreta jasotzeko bide desberdinak, nola atzitu zirriborroa webgunearen bidez eta nola izapidatu.