2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

“Emakumea eta Merkataritza” da Merkataritza Sailak Baturik elkartearekin batera hautatu duen aurtengo M8rako leloa


Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Sailak, Baturikekin batera, Trapagarango merkataritza alorreko emakume boluntarioak egindako 14 kartel-eredu banatuko ditu herriko establezimenduetatik.  

M8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen den ekimen bat da. Lehengo eta oraingo emakume merkatariak dira kanpainaren protagonistak. Kanpainaren leloa “Emakumea eta Merkataritza“ da eta Trapagaran Zaindu programan sartuta dago.  Helburua da omenaldia egitea gure herriko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetako establezimendu askotako motore izan diren emakumeei.  Irudi horiek herriko autobus geltokietako markesinetan eta udalaren zein Baturiken sare sozialetan ere ikusi ahal izango dira. Trapagarango Merkataritza Mahaiak azpimarratzen du emakumeak funtzezkoak eta gehiengoa izan direla herri meatzari honen merkataritza, ostalariza eta lanbide zerbitzuen sektorean  eta hori dela eta, ahotsa eta presentzia eman nahi izan die egun hain berezi honetan.  

Gainera, lekukotza-formatuko bideo bat egin da, non emakume boluntario horiek beren bizipenak kontatzen duten. Horrela, ikusgarritasuna ematen zaie eta emakumeok bere komunitatearentzat egin duten eta egiten ari diren ekarpenak baloratzen dira.   Erreportajea hori Trapagarango Udalaren eta Baturik elkartearen sare sozialen bidez igorriko da, ahalik eta jende kopururik handienera heltzeko asmoz.

Udaleko Tokiko Merkataritza eta Baturik Merkatari Elkartearen artean antolaturiko kanpainak Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntza dauka.