2023(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

“DENETARIK TRAPAGARANen “ gida berria kaleratu du Baturik elkarteak


Baturik, Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Profesionalen elkarteak udalherriko saltokien gida berria kaleratu du.

 Elkarrekin egindako lanaren fruitu gisa argitaratzen dugu gida hau, non mota guztietako hurbiltasuneko saltokiak aurkituko dituzuen: jantzidendak, janari-dendak, opari-dendak, apainketa eta osasun zerbitzuak, ostalaritza... haiei buruzko informazioarekin, hots, kontaktua eta kokapenarekin. Tresna baliagarri hau bi asmorekin sortu da. Alde batetik, gure herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bultzatzea eta sustatzea eta, bestetik, gure erosketak errazago egitea sektoreka antolaturiko direktorio honen bidez, eskura  ditugun zerbitzuak eta produktuak aurkituko ditugulako bertan.

 

Argitalpen berria "DENETARIK dago TRAPAGARANen”, Baturikelkarteak egin eta koordinatzen du, eta Udaleko Tokiko Merkataritza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du eta Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren laguntza.

 

Gida hau Baturik elkarteak "Hirigune 2022" programaren bidez egiten dituen ekintzen barruan dago.

 

hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzak, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dueña. Bestalde, Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak argazkigintzaren ardura hartu du eta Baturik elkartearen esku jarri ditu argitalpena behar bezala garatzeko baliabideak. Gainera, argitalpena tokiko merkataritza sustatzeko "Trapagaran-Zaindu" markaren barruan egiten den beste ekintza bat da. -Trapagaran Zaindu".

 

Gida egiteko, lehenik eta behin, gure udalerriko establezimendu interesdunak inskribatzeko prozesu bat egon zen.  Horretarako, udalerriko establezimendu guztiek parte hartzeko gonbitea egin zitzaien, honako bide hauen bidez:

 

·         Baturik elkartearen datu-basea (e-mailak)

·         Tokiko Garapen Agentziaren datu-basea (e-mailak + WhatsApp-ak)

·         Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren datu-basea (e-mailak +  WhatsApp-ak)

 

Gidan agertzen diren datuak ekimenean izena eman duten saltokiek emandakoak dira, Baturik elkarteko bazkide izan edo ez (86 establezimendu inguru). Gidan establezimendu bakoitzaren datuak eta horien deskribapena argitaratzen dira.

 

3.000 gida argitaratu dira. Parte hartzen duten establezimenduen, Toki Garapenerako Agentziaren, Udalaren eta Udal Liburutegiaren bidez banatzen ari dira.

 

Hau da argitalpenerako esteka:

https://issuu.com/baturiktrapagaran/docs/web_guia_comercio_trap