2023(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

TRAPAGARANGO HERRITARREK LANBIDE HEZIKETA IKASTEKO ENPRESA-BEKEN X. PROGRAMA

Hamargarren aldiz herri honetako ENPRESA-BEKEN X. PROGRAMA (2022 ekitaldia) martxan jarri da

Edizio honetan 4 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:

AMAZON

686 TRANSPORTES LOGISTICOS Y PORTUARIOS

TALLERES ALJU

GAIMAZ



Honakoak dira helburuak:

o Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.

o Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.

o Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.

o Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari, bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko  aukera emango dietelarik,  eta  baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.


Bekak eskuratu ditzakete 2023ko otsailaren 1ean  30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira,  etengabe, gutxienez 2022ko otsailaren 1a geroztik, eta Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloren bat ikasten ari badira 2022/23 ikasturtean.


Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.




Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

Ø800 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat

Ø1.000 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat


Bekak honakoak izango dira:

o  Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 1

ü  Espezialiateak:

·      Galdaragintza eta  Soldadurako Teknikaria 1



Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 10

ü  Espezialitateak:

·     Automozioa: 3

·     Mekatronika Industriala  1

ü  Espezialitaterik gabe: 6

Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak  beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.


Beka eskaera egiteko epea 2023ko otsailaren 1etik 15era izango da Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.


Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara ere jo daiteke. (tel.: 944863196)


Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzunkizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri.

OINARRIAK