KIUB (KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA) da Udalak Trapagarango herritarrei doan eskaintzen dieten zerbitzu bat , Toki Erakunde horrek eta Kontsumobidek- Kontsumoko Euskal Erakundeak- kofinantziatzen dutena.
ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:
Kontsumo alorreko informazioa eta aholkularitza.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa, ondasun bat erosi ostean edo zerbitzu bat erabili eta gero jartzen diren kexa eta erreklamazioak izapidetzean.
Arbitrajearen bidez gatazkak ebazteari buruzko informazioa.
Auzibidea: 2.000 eurotik beherako erreklamazioak egitea, KIUBeko sail juridikoak balorazioa egin eta gero.
Kontsumo alorreko hezkuntza eta prestakuntzarako jarduerak.
NOLA EGIN DAITEKE KONTSULTA BAT, KEXA BAT EDO ERREKLAMAZIO BAT.
Kontsultak aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo online egin daitezke.
Kexa edota erreklamazio bat jarri nahi bada KIUBera joan daiteke, posta elektronikoz erantsitako inprimaki eredua erabiliz edo estekaren bidez online moduan egin daiteke.
HELBIDEA: MAIATZAREN LEHENA ETORB. 7 TRAPAGARAN
JENDEARI ARRETA EMATEKO ORDUTEGIA:
ASTELEHENETAN: 9:00etatik 14:00etara.
OSTEGUNETAN: 17:00etatik 20:00etara.
OSTIRALETAN: 12:00etatik 14:00etara (10:00etatik 14:00etara, ere bai, HILEKO AZKEN OSTIRALEAN) Arreta hobea emateko, telefonoz edo e-mailez, aldez aurreko hitzordua eskatzea edo gestioak online egitea gomendatzen da.
TELEFONOA: 94.467.76.79
POSTA ELEKTRONIKOA: omic.trapagaran@bizkaia.org