2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena

IZENA EMAN EZAZU “TRAPAGARAN ZAINDU POLTSA” KANPAINA BERRIAN

             


            Udaleko Merkataritza Sailak eta Baturikek abian jarri nahi dugun jarduera berri baten berri ematen dugu, “TRAPAGARAN ZAINDU” ekimenen barruan eta herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako enpresa GUZTIAK har dezakete parte, Baturikeko bazkide izan ala ez.

Oihalezko poltsa berrerabilgarriak banatzeko kanpainaz ari gara. Horretarako kartillak banatuko dira  modu orekatuan kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduen artean. 

On-line inprimakia betez har dezakete parte establezimenduek. Eskuragarri egongo da Udalaren eta Baturiken webguneetan, 2022ko irailaren 19ko 9:00etatik irailaren 23ko 9:00etara arte.            

            Kartilla horiek bezeroei eskaini ahal dizkiete, zigilua jar diezaieten edozein zenbatekoko erosketaren bat egiten duten bakoitzean, Kanpainari atxikitako udalerriko edozein establezimendutan. Kartillan 4 establezimendu desberdinetako 4 zigilu daudenean, oihalezko poltsa batengatik trukatu daiteke, izakinak agortu arte.