2022(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

AGUR UDA AZOKA DATOR TRAPAGARANGO DENDETARA

 

Udako denboraldiko azken egunak dira, eta gure herriko saltokiek, denboraldiko azken produktuak, salneurri ikaragarrietan salgai jartzeko aprobetxatzen dute.

Irailaren 19tik 24ra bitartean, denda bakoitzak bere denboraldi amaierako txolelak aterako ditu bere ingurura “Agur Uda” denboraldi amaierako azokaren barruan.

Ekimena, betiko legez Baturik, merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako eta Trapagarango Udaleko Merkataritza sailekin elkarlanean, eta «Trapagaran zaindu» ekimenaren barruan antolatutako jardueren barruan dago.

Badakizu! Egun hauetan prezio ezin hobeak “Agur Uda azokan” gure Trapagarango dendetan.