2022(e)ko ekainaren 24(a), ostirala

Merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxeko ekipamenduaren azpisektoreei sostengua emateko laguntza

Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, eta, horrela, jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzea.

Laguntza honen helburua da EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, egungo egoera belikoak eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.

NORI ZUZENDUTA

Pertsona eta erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte 2022ko otsailaren 24a baino lehen, hau da, Ukrainan gatazka belikoa hasi baino lehen:

a) Enpresa-jarduera egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta bertan kokatzea laguntzaren xede den merkataritza-establezimendua.

b) Aginduaren I. eranskinean jasotako Jarduera Ekomikoen gaineko Zergaren epigrafeen barruan sartzen diren jardueretako batean aritzea.

c) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.

d) Erakunde eskatzaileak benetan alta emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan.

Gainera, laguntza eman eta ordaindu bitartean:

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

PRESTAZIO EKONOMIKOA

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidearen xede den saltegian 2022ko otsailaren 24a baino lehen alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da,  honako taula honen arabera:

  • 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro
  • 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 3.000 euro

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

Langile berak saltegi bakarrean egon ahalko du atxikita.

ORDAINKETA MODUA

Laguntza esleitu eta berariaz onartu ondoren abonatuko da zenbatekoa, ordainketa bakarrean.

ESKATZEKO EPEA

27/06/2022tik 27/07/2022ra

INFORMAZIO GEHIAGO:

663885257 telefono zenbakira deituz (Edorta).

Informazio gehiago hemen aurkitu dezakezu: