2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

PRESTAKUNTZA-EKINTZA GAZTEENTZAT

   Internet, B2B inguruneetan negozioak erakartzeko kanal gisa

Ba al zenekien kanal digitalak sekulako potentziala duela negozioa erakartzeko? Heziketa-ziklo honetan Internetek kanal komertzial gisa dituen berezitasunak ezagutuko dituzu, alderdi teknikoenetatik hasi eta negozioarekin eta enpresarekin lotutakoetaraino.

Azken urteotan online merkatua asko hazi da offline merkatuarekin alderatuta. Marketin digitala gehien eskatzen den diziplinetako bat bihurtu da: enpresek gero eta profil gehiago eskatzen dituzte arlo horretan prestakuntza eta esperientzia dutenak, baina ez dute beti langile kualifikaturik aurkitzen.

Heziketa-ziklo honen bidez, merkatuan dauden tresnak erabiltzen ikasiko duzu, zure merkataritza-helburuetarako egokiak direnak aukeratzen, eta horietako bakoitzerako estrategia ezin hobea diseinatzen

  • Nori zuzenduta: Meatzaldean erroldatuta dauden 18 eta 29 urtebitarteko gazteak, gutxieneko erdi-mailakoprestakuntza eta erabiltzaile-mailako ofimatikako ezagutzak dituztenak.
  • Iraupena: aurreikusitako hasiera-data: 2022/05/26 – Aurreikusitako amaiera-data: 2022/07/15
  • Lekua: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian – Teknologia berrien gela Nafarroa kalea 19, 48510 Trapagaran.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8,30etatik 14,30etara.
  • Ibilbidea: 216 eskola-ordu + 4 hilabeteko tutoretzapeko eta ordaindutako praktikak.
  • Informazio gehiago

IZENA EMAN