Emakumea bazara, 50 urte baino gehiago badituzu, profil kualifikatuarekin, Bizkaian erroldatuta zaude eta aukera profesionalaren bila zabiltza #EmalanPlus zuretzat pentsatuta dago.
Hogeita hamar emakume proaktibo bilatu nahi ditugu, lana bilatzeko bide luze
bat egiteko.
Zer eskaintzen du
EMALAN PLUSek?
Ehunean enplegua
lortzeko laguntza integrala eta intentsiboa izateko aukera da.
Horretarako,
Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) laguntza izango
dugu. Konfederazio hori Bizkaiko enpresa-sareko agente adierazgarriena da, baita laneratzeko prozesuetan
adituak diren hainbat aholkularitza-enpresa ere.
Programak lan
aktibazioan eta gaitasun pertsonalak garatzean, lana bilatzeko laguntza
pertsonalizatuan eta Bizkaiko
enpresetan kandidaturak sustatzean oinarritutako jarduerak
biltzen ditu.