2021(e)ko azaroaren 2(a), asteartea

AGORTUTA, UDAZKENEKO “TRAPAGARAN ZAINDU” BONOAK

 “Trapagaran zaindu” Bonoaren online eta bertatik bertarako salmentak amaitu eta egiaztatu ondoren, jakinarazi behar dugu bonuok agortu egin direla.

 

Orain “Trapagaranbizi.com” web plataformatik ari dira bidaltzen bonoak, haiek eskuratzeko  erabili izan diren helbide elektronikoetara.

 

Gogoratu bonuak inprimatuta eraman beharko direla dendetara, azaroaren 8tik 30ra erosketak egin ahal izateko.