2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

BERRIKUNTZAK TRAPAGARANGO VIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAN: SALTOKIEN IZEN-EMATEA

 Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak eta Baturik-ek epea zabaldu dute Trapagarango establezimenduek izena eman dezaten herriko erakusleihoen 8. lehiaketarako. 


Edizio honetan berrikuntza nabariak egongo dira. Alde batetik, sariak sendotu egin dira parte-hartzaileek egiten duten ahalegina behar bezala eskertzeko. Bestalde, lehiaketari lotutako ikastaroa pertsonalizatua eta erakusleihoaren argiztapenari buruzkoa izango da.  Ikastaroa Mario Echevarria erakusleiho-apaintzaile ospetsuak emango dio establezimendu bakoitzari. Horrez gain, erakusleihoaren argiztapena berritu nahi duten  establezimenduei aholkuak emango zaizkie eta diru-laguntzak kudeatuko MEC delakoaren bidez (Merkataritza establezimenduak modernizatzeko programa).

Amaitzeko, azpimarratu behar dugu 8. edizio honetarako hautatu den gaia “Mitologia eta legendak” dela.

 

INFORMAZIOA

ESKUTITZA

OINARRIAK

IZENA EMATEKO ESTEKA