2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

TRAPAGARANGO OSTALARITZARAKO EZOHIKO LAGUNTZAK

 Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak udalerriko ostalaritza sektorerako ezohiko laguntzak onartu ditu,  COVID-19ak sortutako osasun krisi egoeraren eragina arintzeko.

 

Laguntza horien laburpen bat eransten diogu honi.  

 

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 10 egun geroago amaituko. Argitalpena hurrengo egunetan egingo dela uste dugu eta horren berri ere emango dizuegu.

 

Edozein galdera egiteko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin sar zaitezke harremanetan, 94.486.31.96 telefonora deituz,  9:00etatik  13:00etara edo  hosteleriacovid19.trapagaran@bizkaia.org posta elektronikoaren bidez.