ERABILTZEKO EZAUGARRIAK
Bonu
bakoitzaren kontsumo-balioa 5 eurokoa izango da, baina 2,5 eurotan erosiko da.Eroste
kostu hori bezeroak ordainduko du establezimenduan erabiltzen duen unean
bertan.
Bonuak
ez dira establezimendutik aterako eta erosten diren unean bertan kontsumituko
dira.
Kontsumitzaileek
ekainaren 25etik uztailaren 18ra arte edo agortu arte erosi ahal izango dituzte bonuak. Erosi ahal izateko adinez nagusia izan
beharko da. Pertsona bakoitzak ezin du
bi bonu baino gehiago erosi kontsumizio eta ostalaritza establezimendu
bakoitzeko.
·
Ostalaritza
bonua ez da zatikigarria, eta kontsumizio bakoitzeko gehienez bi bonu metatu
ahal izango dira eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Bonu hau 5 euro
edo gehiagoko kontsumizioak egiteko da.
·
Establezimenduek
ezin izango dute erreserbatu edo bahitu bonurik euren bezeroentzat.