2021(e)ko martxoaren 9(a), asteartea

Administrari laguntzaileen lan-poltsa

 Izena emateko epea zabalik

2021/03/09 - 2021/03/18

Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Trapagarango Udala
Lehiaketa:
Administrari laguntzaileen lan-poltsa
Lanpostua:
Administrari laguntzailea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

1. Administrazio jarduneko sailetan ataza laguntzaileak egitea; ofimatika eta korrespondentzia bidaltzea; kalkulu erraza; agiriak transkribitzea eta izapidatzea; artxibatzea, sailkatzea eta erregistratzea; fitxategiak kudeatzea, jendeari arreta ematea eta antzekoak.

2. Hasiera batean arreta ematea herritarrei orokorrean, eta zerbitzuen erabiltzaileei, bai aurrez aurre eta bai telefonoz edo telematikoki, eskaera guztiak bideratuz (jendeari entzun, informatu, eman beharreko urratsak azaldu, agiriak jaso, etab.)

3. Laguntza ematea zerbitzuaren jardunean eta kudeaketen lan administratiboan, bai administrariei eta bai teknikariei, haien gainbegiradapean eta haiek emandako jarraibideen arabera. Besteak beste, eginkizun hauek izango ditu:

— Txostenak eta askotariko agiriak transkribitzea, txosten estandarizatuak edo errazak erredaktatzea, akordio proposamenak, ebazpenak, idazkiak edo agiriak (iragarki ofizialak, ofizioak, eskaerak, entzunaldiak, jakinarazpenak…) arduradunaren jarraibideei jaramon eginez.

— Laguntza administratiboa emango die teknikariei bere eskumen eremuko planifikazioan eta programen burutzapenean.

— Espedienteak izapidatzea finkaturiko jarraibide eta prozeduren arabera.

— Agiriak artatzea behar bezala artxibatuta eta osotuta, eta agiriak antolatzea, sailkatzea, betetzea, kontrolatzea eta artxibatzea. Artxibatzeko lan orokorretan laguntzea.

— Datu-baseak maneiatzea: datuak sartzea, eskatutako datu estatistikoak eskuratzea datu basetik, diru-laguntzak justifikatzeko datuak eskuratzea, etab.

— Zenbaki kalkulu errazak egitea.

— Makinak, aparailuak eta programa informatikoak erabiltzea.

— Lankideak ordezkatzea edo errefortzuko lanak egitea beharrezkoa denean eta bat datozenean bere lan mailarekin.

— Laguntza administratiboa ematea, adibidez, faxak jasotzea eta bidaltzea, korrespondentzia banatzea, idazkiak mekanizatzea, fotokopiak egitea, agiriak banatzea, etab.

4. Halaber, eskatzen zaizkion beste ataza batzuk egitea, bere lanpostua betetzeko kualifikazioarekin bat datozenean.

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko graduatu titulua edo lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideak edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana.

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntza Eskakizuna eduki izana egiaztatzeko, euskarako B2 maila edukitzea Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan edo IVAPen ziurtagiri ofiziala.

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

2. 16 urtetik gorakoa izatea, baina derrigorrezko erretiroa hartzeko adina gaindituta ez izatea.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko graduatu titulua edo lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideak edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira www.trapagaran.net webgunearen atarian eskuragarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez, helbide honetan: http://www.trapagaran.net/es-ES/Tramites/Paginas/procedimiento-detalle.aspx?idt=fa20883fc9ac-e211-b9d8-00237d32158c.

Dena den aurkezpen mota honetan TSL sinadura erabili beharko da edo B@KQ, bai eskabidea egiteko eta bai ondorengo beste edozein agiri aurkezteko.

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak udal honetako erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Posta bulegoetan aurkeztutako eskabideak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, gutunazal irekian aurkeztuko dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien, gutun ziurtatu gisa bidali baino lehen, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Horrela eginez gero baino ez da ulertuko eskabidea Udaleko erregistro orokorrean sartu dela Posta bulegoan entregatu den egun berean. Eskabidea da zigilatu behar dena.