2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

1.000 LAGUNEK BAINO GEHIAGOK EMAN DIOTE BOTOA GEHIEN GUSTATU ZAIEN ERAKUSLEIHOARI, 2020KO TRAPAGARANGO ERAKUSLEIHOEN 7. LEIHAKETAN

 

Trapagarandarrek beste urte batez hartu dute parte erakusleiho oneraren hautaketan, bai publikoaren saria emateko eta bai publiko birtualarena ere emateko. Asko izan dira herriko erakusleihoen lehiaketako 7. edizioan parte hartu dutenak, 1.000 baino gehiago. 

 

Izan ere, erakusleihoak “filmetakoak” bezalakoak izan dira, gaiagatik ez ezik aurkeztu diren proposamenengatik ere bai, ikusgarriak izan direlako eta espero zen guztia gainditu dutelako.

 

Une honetan badakigu bere erakusleiho gustukoenari botoa emateagatik erosketetarako 200 euroko txartelak irabazi dituztenak nortzuk izan diren, baina oraindik egun batzuk geratzen zaizkigu establezimendu irabazleak zeintzuk izan diren jakiteko, bai epaimahaiaren aldetik eta bai publikoaren aldetik. Urtarrilaren 20an jakingo dugu.

 

Oraingoz, zorionak eman behar dizkiegu Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Udal Liburutegian eta Caja Rural de Navarran eskuragarri egon diren hautestontzietan flyerrak utziz bozkatu duten ia 600 lagunei, eta Baturikeko Facebook-en bidez egin duten ia 500ei.

Eskerrik asko!