Ø 547.000 eurorekin bi enplegu plan sustatuko dute herriko 40 langaberentzat
Trapagarango Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Meatzaldeko Behargintzaren bitartez, aurtengo azaroan eta abenduan bi enplegu plan jarriko dituzte abian, 40 langabe kontratatzeko.
- LEHENENGO ENPLEGU PLANAren bidez 38 pertsona
kontratatuko dira sei hilabeterako aurtengo abenduaren amaieratik.
Horren
helburua da, herriaren onurarako interes
orokor eta sozialeko lanak egiteaz gain, parte hartzen duten pertsonen egoera
ekonomikoa hobetzea eta prestakuntza zein eskarmentua ematea gerora laneratu
daitezen.
38 pertsona
horietatik, 14k mantenimendu orokorreko lanetarako taldea osatuko dute, batez
ere, basabideak egokitzeko, lurrazpiko hondakin-ontziak garbitzeko eta hiri
altzariak margotzeko. Taldeko arduradun
1 egongo da, 1. mailako 3 ofizial eta 10
peoi espezialista. Haien kontratua lanaldiaren %75ekoa izango da.
Beste 12
pertsonek agente zibiko lanetan arituko dira udalerriari eta ordenantzei
(etxeko animalien zaintza…) buruzko informazioa emanez herritarrei, hiri
altzarietan antzematen dituzten kalteak apuntatuz, ikastetxeetarako sarbideetan
lagunduz… 2 arduradun izango dira, %75eko lanaldiarekin eta 10 agente zibiko
%50eko lanaldiarekin.
Horiez
gain, 6 pertsonek lagun egingo diete adin handiko pertsonei, ezinduei edo udaleko
Gizarte Ongizate Sailak eskuhartzeko egoeran daudela adierazten duen pertsonei.
Koordinatzaile 1 eta 5 zaintzaile izango dira, guztiak %50eko
lanaldiarekin.
Deialdi
honetan, kontuan hartuta osasun-krisiaren ondorioz bizi dugun egoera zaila, 4
administrari kontratatuko dira laguntza emateko Gizarte Ongizate eta Enplegu
Sailetan. Pertsona horien lanaldia %75ekoa izango da eta izapide
administratiboetan lagunduko dute, biderkatu egin baitira pandemiaren ondorioz,
eta eguneratu egingo dituzte zentsuak, bai lokal hutsenak eta bai herrian
jardunean dauden establezimendu eta enpresena.
Beste
pertsona bat, Gizartean eskuhartzeko eta
berdintasuneko erdi mailako teknikari gisa arituko da, %50eko lanaldiarekin.
Eta
azkenik, aurreko planekiko berritasun gisa, pertsona batek orientatu egingo
ditu plan honetan parte hartzen duten pertsona guztiak, gerora laneratu daitezen, haietako
bakoitzari lagun eginez, ohiko merkatuan
enplegu bat aurkitzeko aukerak areagotzeko asmoz. Haren lanordua %50ekoa izango da.
Horiek
pertsona guztiek langabeak izan beharko dira, Lanbiden inskribatuak, herrian
erroldatuak gutxienez urte bete lehenagotik, azken 2 urteetan enplegu planetan
parte hartu gabeak eta Lanbideren arabera laneratze zaila dute kolektiboetakoak
( DSBEren jasotzaileak edo onuradunak, 35 urtekoak edo gutxiagokoak, 55 urtetik
gorakoak, iraupen luzeko langabeak, ezinduak, genero indarkeriaren biktima
diren emakumeak… besteak beste). Deialdi honetan, gainera, aurtengo martxoaren
erdialdean alarma egoera adierazi ondoren langabezian geratu direnek ere
sartzen dira. Pertsona horietatik, gutxienez, %40 emakumeak izango dira eta
%15, 55 urtetik gorakoak.
Plan honetan parte hartu nahi duten pertsonak honako
izapideak egin behar dituzte 2020ko azaroaren 19a baino lehen:
- Lanbideko webgunean berariaz jarritako eskaintzetan
aurre-inskribitzea eta
- Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian entregatzea eskakizunak
eta inguruabarrak egiaztatzeko agiriak.
- BIGARREN ENPLEGU PLANAren
bidez 30 urtetik beherako 2
pertsona kontratatuko dira hamabi hilabeterako, lanaldi osoan, aurtengo
azaroaren amaieratik.
Ekimen honen asmo nagusia da
pertsona horiei bere titulazioarekin zerikusia duen lehen lan-esperientzia
eskaintzea.
Bi
pertsona horiek berariazko programetan laguntzeko administrariak izango dira
eta TICS delakoetako prestakuntzarekin,
lan bilaketarekin, ekintzailetzaren sustapenarekin eta zerbitzu sektorearekin
zerikusia duten arloetan arituko dira.
Langabeak
izan beharko dira, Lanbiden eta Gazte Bermearen Sisteman inskribatuak,
Trapagaranen erroldatuak gutxienez
urtebete lehenengotik, 30 urtetik beherako izatea eta merkataritza eta
marketing, administrazio eta kudeaketa edo informatika eta komunikazioetako
erdi-mailako edo goi-mailako heziketa zikloa egindakoak.
- BI PLANAK:
Plan hauen kostua 547.000 eurokoa da, horietatik 140.000 € (%26) Udalak jarriko baititu eta gainerako 407.000 euroak ( %74) Lanbide eta Europa Funtsa Sozialaren diru-laguntzen bidez helduko baita.