Ø Asteazkenean, urriak 14, salmentan jarriko dira bonu horren 1.693
ale, bakoitza 15 eurotan, nahiz eta haien erosteko balioa 30 eurokoa izango
den.
Ø Udazkeneko edizio berezi honetan guztira 70 saltokik hartuko dute parte.
Trapagarango
Udalak eta “Baturik”-ek, Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan,
urriaren 14an abian jarriko du tokiko bonuaren edizio berezi berriaren
salmenta,”TRAPAGARAN ZAINDU” izeneko ekintzen barruan. Edizio
honetan beste 50.000 euro jarriko dira
zirkulazioan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean
kontsumoa areagotzeko asmoz, kontuan
hartuta Covid-19ak sortutako osasun alertaren ondorioz dekretaturiko alarma
egoerak erabat kaltetu duela sektore
hori eta, aldi berean, herritarrek eta bisitariek bere erosketetan % 50eko aurreztu
dezaten nahi da.
“Trapagaran
zaindu” bonuaren aurtengo bi edizio berezien bigarrena da honako hau, beste bat
egin baitzen udaberrian. Horrela, bada, 2020 urtean Covid-19ak sortutako osasun krisiaren
ondoriozko egoera dela eta, bikoiztu egingo da Udalak asmo honetara
bideraturiko dirua, 25.000 eurotik 50.000 eurora igo baita, auspo izugarria
delarik garai latz hauetan merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza
establezimenduentzat, herriko ekonomiaren
oinarriarentzat, alegia, eta era berean,
bezero eta bisitarientzat ere bai.
Establezimenduak. Edizio
honetarako 70 establezimenduk eman dute izena guztira, 10 langile edo gutxiago dituztenak
guztiak ere eta saltoki bat
jendearentzako zabalik Trapagaranen. Haien artean Baturik elkartekoak direnak
daude eta ez direnak ere bai.
Haien
artean negozio desberdinak daude: janari-dendak,
auto-eskolak, tabernak eta jatetxeak, moda eta osagarriak, estetika zentroak
eta ileapaindegiak, zapata-dendak, ileapaindegiko produktuen saltokiak,
optikak, kirol dendak eta elikagai osagarrien saltokiak, hortz-klinikak, errehabilitazio klinikak, fotokopia- eta paper-dendak, dietetikak,
burdindegiak, loradendak, gimnasioak, teknologia
berrien establezimenduak, bitxitegiak, jostailu-dendak, lentzeria eta mertzeriak,
liburu-dendak, komunikazio eta publizitate negozioak, eraberritze eta dekorazio
dendak, argazki-dendak, animalienak...
Bonuak. Kanpaina honetan 1.693 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 euroko
balio nominalekoa, baina 15 eurotan
erosiko dira, hortaz eramaileak 30 euroko balioa izango du kanpainara
atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitzeko.
Merkataritza-bonu
hau zatikagarria izango da eta bi zatikitan banatuta egongo da, bakoitza 15
eurokoa. Zatiki bakoitza establezimendu desberdinetan erabili beharko da.
Gainera,
erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko erosketetarako
erabiltzeko, baina 30 euroko mugarekin. Bonu-zatiki bakoitza erosketa bakar
batean baino ezin izango da erabili.
Bonuak
urriaren 14an, asteazkenean, jarriko
dira salgai www.trapagaranbizi.com webgunearen
bidez, berariaz sortu baita horretarako eta udalaren zein
Baturiken webgunetik eta Facebooketik ere iritsi daiteke hara, 2020ko urriaren 18ra arte edo izakinak
agortu arte.
Bonua
erosi ondoren, kontsumitzaileak erosketaren egiaztagiria jasoko du posta
elektronikoaren bidez. Egun batzuk geroago, eta beti ere, atxikitako
saltokietan erositako bonuak erabiltzeko epea hasi baino lehen, bonua ere posta
elektronikoz jasoko du.
Bonu-erosleek
2020ko urriaren 27tik azaroaren 22ra (biak barne) erabili ahal izango dituzte bonuok kanpainara atxikita dauden establezimenduetan.
Bonuak erosteko eta erabiltzeko datak bereizi egin dira parte hartzen duten
establezimenduek haien jarraipen hobea egin dezaten.
Atxikitako
establezimenduen zerrenda kanpainako webgunean eta udalaren zein Baturiken
atari eta Facebook-etan argitaratuko da.
Ezinbestekoa izango da bonu zatikiak inprimatuta eramatea
erabili nahi diren establezimendura.
ESTABLEZIMENDU
PARTE-HARTZAILEAK:
AMBICAL
CERRAMIENTOS, SL
Bizigarri
restaurante-jatetxea
Boulevard
Kafe Antzokia
Boutique
Eva
la pinta
KAFE TABERNA
TXALAPARTA
KAFEA
Calma,
Belleza Y Bienestar CORE S.L.
la bota
de oro OINETAKOAK
Dani
HARATEGIA
JOSEMI
HARATEGIA
URKIJO
HARATEGIA
HNOS.
ZURBANO HARATEGIA
M’EVA
EDERTASUN ZENTROA
Endi
ESTETIKA ZENTROA
TRÁPAGA
OPTIKA ZENTROA
VALLE
OPTIKA ZENTROA
Txili
URDAITEGIA
MAKI
LITXARRERIAK
hierro
BIZIKLETAK
COPY
LOFER
TXIRA
DIETETIKA
EDDER ESTETIKA
ZENTROA
Egunero
Maxi'm ESTETIKA ETA ILEAPAINTZEAK
FACTORY shoes
LARRIETA
BURDINDEGIA
Fisioaran Fisioterapia ZENTROA
Rossas
LORADENDA
FOTO
JAVIER ARGAZKIAK
Zafra
frutak
GABETA
COTTON
Gautxori
Biofussion
Gimnasioa
Goizalde
Hegoa
Fisioterapia & Osteopatia
Herria
Zaharra
HIRU
Infinity
Shoes
GAMAR
instalazioak
KIBOR etxetresna
elektrikoak
Kurrusku
kaialde
La Pelu
de Ruth
zutabe lentzeria
Arlekin
liburudenda
Olga
liburudenda
MAS
NUTRICIÓN Y SALUD
Maxi'm ileapaintzaileak
El
Acerico mertzeria
Mª ANGELES
modak
Umeak
modak
VIVANCO
modak
Nerea
Lago ESTILISTAk
ONMOTIVA,
COMUNICACION Y PUBLICIDAD INTEGRAL, SL
LAS
QUINIELAS paper-denda
Belén
ileapaindegia
ideas
ileapaindegia
keinu
ileapaindegia
mixta
Esti ileapaindegia
la
castreña arraindegia
POMPETE
REFORMAS
Trapagaran
Haizea
ileapaindegia
SAN
MARTIN Y LAUCIRICA CORREDURIA DE SEGUROS ,S.L.
CASADO
MONTALBAN farmaziako parafarmazia saila
Mª
ANTONIA DIEZ GARCIA farmaziako parafarmazia saila
Secrets estetika
eta masaje zentroa
Sopotey
SOTOKI
TABERNA
TRAPAGA
DIGITAL
Trapagafauna