2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

TRAPAGARANGO KZGUNEA BERRIRO ZABALDUKO DA JENDEARENTZAT URRIAREN 8TIK AURRERA

 Covid-19ak sortutako osasun larrialdi egoeraren ondorioz zenbait hilabetez jendearentzako  itxita egon ondoren, eta Udalak zein KZguneak berak behar diren babes neurriak hartu eta gero, urriaren 8tik aurrera berriro irekiko da jendearentzat Trapagarango teknologia berrien prestakuntza zentroa,  Eusko Jaurlaritzaren mendeko telezentroen sare publikoaren parte dena.

 

 Joan diren hilabeteetan  KZguneak lanean jarraitu du, baina telefonoz eta online  baino  ez, besteak beste zerbitzu hauek emanez herritarrei:

 

ü  Teknologiari buruzko zalantzak argitu ditu (nola egin bideodei bat,  banku- edo administrazio-izapide bat, nola erosi Interneten…)

 

ü  Ikastaroak eman ditu,  zuzenean bideokonferentziaren bidez zein urrundik, 24 orduz eskuragarri dagoen bere ikasketa-plataformaren bidez. 

 

ü  Zuzeneko hitzaldiak eman ditu, bakoitza 30 minutukoa, You Tube kanalaren bidez. 

 

Baina orain, Udalak eta KZguneak kontingentzia protokoloa batera onartu eta gero, berriro irekiko da jendea hartzeko, berme guztiekin, Trapagarango zentroa.

 

Hartu diren neurrien artean hauek daude:

 

ü  Irakasle bat baino ez da egongo, kontaktua eta materialak partekatzea ekiditeko. Gainera, irakaslearen mahaiaren inguruan poste banantzaile batzuk ezarri dira 2 metroko  distantzia bermatzeko  arreta jasoko duen edozein pertsonengatik.

 

ü  Gehienezko edukiera 10 pertsonakoa izango da,  haien arteko distantzia beti izateko, gutxienez, 2 metrokoa.   

 

ü  Egunero desinfektatuko dira aretoa eta altzariak,  eta areagotu egingo da erabiltzaileek baliatu dituzten ekipo informatikoen garbiketa,  erabili ostean desinfektatu egingo baitira ordenagailuak, mahaiak eta aulkiak.

 

ü  Aretoak kanpora ematen duten leihoak dauzkanez, aireztatuta egongo da une oro.

 

ü  Sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da erabiltzaileek eskuak garbitzeko barrura sartu baino lehen. 

 

ü  Erabiltzaileek maskara erabili beharko dute derrigorrez, zentroan dauden denbora guztian. 

 

KZgunea berriro egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, lehen zeukan ordutegi berean, hau da,  16:00etatik  20:00etara, derrigorrezkoa izango delarik aldez aurreko hitzordua eskatzea. Horretarako, interesdunak telefono honetara deitu beharko du: 94.403.34.14.

 

Hauek dira emango diren zerbitzuak:

 

ü  Kontsultei erantzutea, BakQ  bezalako ziurtagiri digitalak izapidatzea eta ‘Metaposta’  Interneteko doako biltegi zerbitzua.   

 

ü  Informatikako ezagutzak egiaztatzeko ziurtagiriak (IT txartelak) lortzeko probak burutzea. 

 

ü  Aholkularitza teknologikoa

 

ü  Nabigatzea, batez ere, izapide eta kudeaketa ofizialetarako. 

 

 

Hasieran ez da aurrez aurreko ikastarorik emango, pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko da gerora ematea ala ez.