2020(e)ko urriaren 26(a), astelehena

TRAPAGARANEK MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUEI LAGUNTZEKO KANPAINA BERRITZAILE BAT ABIATUKO DU, SEKTORE HORIETAKO LANGILEAK ETA HERRITARRAK DIRELARIK PROTAGONISTA

 

Aste honetan Udalak, Tokiko Merkataritza eta Ekintzaile Sailaren bidez, “Baturik” Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartearekin batera, abian jarriko du, lehenengo aldiz, merkataritza, ostalaritza eta tokiko zerbitzuak laguntzeko kanpaina bat, sektore horietako langileak eta herritarrak dituena protagonista. 

 

Ekimen berritzaile hau, “Trapagaran zaindu” izena duena, aurtengo uztailaren hasieran hasi zen ernatzen, une horretan, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz sektorea nozitzen ari zen egoera zailaren jakitun, pentsatu baitzen profesionalak eurek eta herritarrak izatea Trapagaranen erosteak eta gozatzeak dakartzan onurak eta abantailak kontatuko zutenek.

 

Horretarako, haien webgune eta Facebooken bidez izena emateko epe bat zabaldu zen nahi zuenak parte har zezan kolektibo desberdinak ordezkatuz (65 urtetik gorako adinekoak, adin ertainekoak, umeak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profesionalak…). 

 

Deialdiak sekulako arrakasta izan zuen eta 25 lagunek hartu zuten parte. Azpimarratzekoa da izena eman zuten guztiek hartu dutela parte kanpainan modu batera edo bestera.

 

Burutzen ari diren “Trapagaran zaindu” izeneko ekimenen barruan sartuta dago kanpaina hau eta bere protagonisten ahotzean  jartzen ditu Trapagaran zaintzearen abantaiak eta herrian kontsumitzearen onurak, halakoak esanez:

 

Gurea babestea da. Lan-postuei eustea da.

Gure eskuetan dago Trapagaranek aurrera egitea.  

Hurbila da. Segurua da. Lasai eta presarik gabe bizitzea da.

Trapagaran zaindu. Gureei laguntzea da eta gure seme-alaben etorkizunaz arduratzea da.

Sortzea da. Bizitzea da. Gure herriaren ekonomiaren aldeko apostua egitea da. 

Trapagaran biziz  beterik edukitzea da, ondo pasa ahal izateko.

Lagunekin dibertitzeko eta partekatzeko.

Trapagaran zaindu.  Seguru eta garbia da, hurbilekoa delako.

Ekonomia zirkularrari laguntzea da aberastasuna sortuz gure herrian.

Gurea bultzatzea da eta zerbitzu publikoei eustea da. 

Trapagaranek aurrera egitea gure ardura da.

Erosi gertukoa eta Trapagaran zaindu.

 

 

 

 

 

Proiektu hau zenbait fasetan burutuko da:

 

ü  Lehenengoa aste honetan hasiko da eta azaroaren erdira arte iraungo du. 7 kartel-eredu desberdin jarriko dira. Guztira 350 kartel ipiniko dira saltokietan, herriko interes guneetan eta Bizkaibusek herrian dituen 9 markesinetan, herrigunetik, Ugartetik eta Zugaztietatik banatuta.

 

ü  Bigarren fasean zenbait minutuko spot bat jaurtiko da sare sozialen bidez. Hartan ere gure herrikideak izango direlarik protagonista. Spot hori azken egun hauetan grabatu da eta azaroaren erdialdean emango da sare sozialen bidez.

 

ü  Hirugarren fasean bereizgarri komertzial bat banatuko da “Trapagaran zaindu” leloarekin eta kanpainako irudietako batekin. Saltoki guztietan eta herriko interes gune guztietan egongo dira.

 

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiegu Trapagaran zaintzeko bere irudia utzi duten lagun, profesional eta saltoki guztiei.

 

Kanpaina hau %100ean finatziatu du Udalak, 5.000 euro baino zertxobait gehiago bideratuz horretara.