Laguntza horiek Bizkaiko
Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenez 2020ko ekainaren 15ean, eskabideak
aurkezteko 10 egun naturaleko epea zabaltzen da ekainaren 16tik aurrera.
Hortaz, azken eguna 2020ko ekainaren 25a izango da.
BAO
Trapagarango Udalak 220.000 euroko partida onartu
du COVID-19ak sortutako osasun krisi egoeraren ostean udalerriko
establezimenduak mantentzea sustatzeko ezohiko laguntzentzat.
Onuradunak
Pertsona fisikoak (autonomoak
eta/edo profesionalak eta nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoetako eta
sozietate zibiletako bazkideak) edo pertsona juridikoak, baldin eta legez
eratuta badaude eta dirulaguntza ematea eragiten duten jarduera ekonomikoak
(enpresakoak edo profesionalak) egiten badituzte, betiere honako baldintza
hauek betetzen badituzte:
a) Jabetzan
izatea Valle de Trápaga-Trapagaranen jendearentzako irekita dagoen txikizkako
denda bat, ostalaritzako establezimendu bat (autonomoa edo mikroenpresa, hau
da, hamar langile edo gutxiagokoa, dena delarik bere era juridikoa) edo zerbitzu profesionalen bulego bat.
b) Egiten duten jarduera hori COVID-19ak
eragindako egoeraren kudeaketari ekiteko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren
14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo agintaritza eskudunak emandako aginduek
ezarritako txikizkako lokal eta establezimenduen publikoarentzako irekiera
etete horregatik kaltetua izatea edo, hala ez bada ere, garatzen duten jarduera
horri dagokionez fakturazioa 2020ko apirilean gutxienez %75 murriztea, 2019ko
ekitaldian egindako hileko batez bestekoarekin alderatuta. Pertsona fisikoak
edo juridikoak alta egoeran daraman denbora ez denean dirusarreren murrizketa
egiaztatzeko eskatzen den 2019ko urtarrilaren 1era heltzen, jarduera-aldia
kontuan hartuta egingo da balorazioa.
c) Alta egoeran egotea dagokion Gizarte
Segurantzako erregimenean edo bidezko mutualitate profesionalean, bai eta
Ogasunean ere, eskabidea aurkezteko unean, bai eta Alarma-Egoeraren adierazpena
egin aurretik ere (martxoak 24), Valle de Trápaga-Trapagaranen establezimendua
duen eta dirulaguntzaren eskaeraren xedea den jarduera ekonomikoa garatzeko.
d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte
Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Valle de Trápaga-Trapagarango
udalarekin zorrik ez izatea (inguruabar
hori ofizioz berrikusiko da)
f) Valle de
Trápaga-Trapagarango udalak aurretik emandako dirulaguntza guztiak justifikatu
izana, betiere dagokion justifikazio-epea amaitu bada.
Laguntzen
zenbatekoa
•
1.000 € bere jarduna eten duten establezimenduentzat.
•
800 €, fakturazioa gutxienez %75 murriztu zaienentzat.
Eskabideak:
aurkezteko modua eta epea
Ø Aurkezteko modua:
o Eskabideak
posta elektronikoz aurkeztuko dira helbide honetan:
ayuntamiento.trapagaran@bizkaia.org
o Posta
arruntez bidalita Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrera, beti
ere postaz bidali den eguneko zigilatuarekin.
Valle de
Trápaga-Trapagarango Udalaren Erregistro Orokorraren helbidea:
Plaza Lauaxeta, z.g.
48510 Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)
Ø Aurkezteko epea: 10 egun naturalekoa izango da eta deialdia Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den biharamunean hasiko da.
Diru-laguntzak egilesteko prozedura
Dirulaguntza norgehiagoka-araubidean
emango da. Onartutako eskabideen
kopuruak honako oinarri hauetako bigarren artikuluan jasotako gehieneko
aurrekontu-kreditua gainditzen badu, laguntza guztiak proportzionalki
murriztuko dira.
Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin
Oinarri hauetan araututako laguntzak bateragarriak
izango dira erakunde publiko edo pribatuetatik datozen beste laguntza batzuekin.
Pertsona edo enpresa onuradunen betebeharrak
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta dagokion
Gizarte Segurantzako araubidean alta egoeran egotea, eta jarduera ekonomikoa
Valle de Trápaga-Trapagaranen gutxienez establezimendu bat irekita burutzea,
gutxienez 5 hilabetez, honako egun hauetatik aurrera zenbatuta:
1. Ixtera
behartuta dauden pertsonentzat, berriro irekitzen dutenetik, edo bestela,
alarma egoera amaitzen denetik.
2. Ixtera
behartuta ez dauden pertsonentzat, bere eskabidea erregistroan sartzen den
egunetik. Ongi bete gabe egoteagatik agiriak eskatzen bazaizkio, eskabidea
osorik aurkezten duenean.