Joan den astelehenean 2020ko maiatzaren 25ean, on-line salmentan jarri ziren Trapagarango
Udalak eta “Baturik” Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Caja Rural de
Navarrarekin elkarlanean “Trapagaran zaindu” bonu-kanpaina berrian zirkulazioan
jarri dituzten 1.666 bonuak eta agortu egin dira ordu gutxiren buruan.
Horrek erakusten du, berriro ere,
ekimenak oso harrera ona izan duela herritarren artean, nahiz eta salmenta modalitate
berria erronka suertatu den, zeren alde onak izan arren, baditu hobetu beste
ekitaldi batzuetarako hobetu beharreko alderdiak ere.
Horietako bat da, sarbide
bizkorragoa lortu beharko dela, zeren, batez ere hasieran eta kontuan hartuta
sekulako eskaera kopurua egon zela,
geldotu egin zela eta batzuetan, blokeatu ere bai.
Hala ere, alde positiboen artean
esan behar da, salmenta presentziala egin den beste ekitaldi batzuekin alderatuta, herriko kolektibo
gehiagori egin diola onura aurtengoak, “ilaran jarrita egon” ezin den jendea
dagoelako eta horiek, orain, bonuak erosi ez ezik, beste batzuei ere eskuratzen
lagundu ahal izan dietelako.
Halaber, dibersifikatzea eta publiko
gehiago erakartzea lortu da herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu
sektoreko hainbat establezimendutara, mota bateko dendetan kontzertatu gabe
gastua.
Beste kanpaina batzuekin erkatuz
gero, oraingoan, 1.000 pertsona desberdinek lortu dituzte bonuak, eta hori
beste batzuetako bi halako da.
Hobeki kontrolatu da NAN
bakoitzeko bi bonu baino ez direla erosi, zeren bi baino gehiago eskuratu
dituztenei sistemak baliogabetu eta itzuli egin dizkie.
Egun hauetan bonuak bidaltzen ari
gara erabiltzaileek sisteman altan eman duten helbide elektronikoetara,
ekainaren 2tik uztailaren 21ra erabili eta kontsumitu ditzaten aukeratutako
establezimendu parte-hartzaileetan. Bonu-eramaileek bere NAN erakutsi beharko
dute.