2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

DESESKALATZE PLANA (2020/04/28)

Oso garrantzitsua: fase hauen bilakaera eta datak gutxi gorabeherakoak dira eta Espainiako Gobernuak egin ditzaken aldaketen mende daude.

Faseak
JARDUERA EREMUA 0 FASEA
Maiatzaren 10era arte
I FASEA
Maiatzaren 11tik
Bi asteko iraupena du
II FASEA
Maiatzaren 25etik
Bi asteko iraupena du
III FASEA
Ekainaren 8an hasten da
Bi asteko iraupena du
LANA Aukeran, telelana, ahal den enpresa eta lanpostuetan.
Lantokietarako sarrera- eta irteera-ordu mailakatutak.
COVID 19rekin lotutako lan arriskuak prebenitzeko eskakizunak aztertzea lan jarduera desberdinetan. Enpresetara bueltatzeko protokoloa. modu presentzialean lan egiteko (EPI direlakoen erabilera edota beste segurtasun neurri batzuk) ordutegi mailakatuarekin eta kontziliaziorako bermeekin.
TXIKIKAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK EMATEKO JARDUERAK Lokalak eta establezimenduak irekiko dira bezeroei banan banako arreta emateko aldez aurreko hitzorduarekin.
Lokal hauek mostradorea edo manpara eduki beharko dute, eta ezinezkoa denean, ahalik gehien bermatuko dute norbanakoen babesa.
Lehentasunezko ordutegia ezarriko da 65 urtetik gorako pertsonentzat.
Zerbitzu profesionala emateko beharrezkoa denean bezeroa ukitzea, derrigorrez erabili beharko dira babesgailuak, hala nola, maskara edo eskularruak.
Merkataritza-gune edo parke ez diren merkataritza lokal eta establezimendu oro irekiko dira.
Honek ez du aldatzen merkataritza-guneetan kokaturik egonda ere alarma egoeran jendearentzako zabalik egoteko baimena izan duten establezimenduen jarduna.
%30era mugatuko da edukiera. Bezeroen artean gutxienez 2 metroko tartea bermatuko da. Hori ezinezkoa denean, bezero bakar bat egongo da saltokian.
Lehentasunezko ordutegia ezarriko da 65 urtetik gorako pertsonentzat.
Dagokion udalak proposatzen duenean, berrabiatu egingo dira bide publlkoan, aire zabaleko azokak edo salmenta ez sedentariokoak (azoka txikiak), postuen artean tartea gordez eta salmenta ibiltariko merkatuaren azalera mugatuz, segurtasunindarrek ongi kontrolatzeko edukiera. Hasierako edukiera %25ekoa izango da edo, bestela azalera handituko da postuen arteko eta oinezkoen arteko segurtasun tartea gordetzeko.
Merkataritza-guneak edo parkeak jendearentzako zabalduko dira, eremu komun edo jolasekoetan egotea debekatuta egongo delarik.
%40era mugatuko da edukiera. Beti ere bezeroen artean gutxienez 2 metroko tartea bermatuko da.
Hori ezinezkoa denean, bezero bakar bat egongo da saltokian.
Lehentasunezko ordutegia ezarriko da 65 urtetik gorako pertsonentzat.
Salmenta ez sedentarioan/aire zabaleko azoketan areagotu egin daiteke postu kopurua ohikoen 1/3ean, edo merkatuaren azalera handitu, jende arteko tarte bera gorde ahal izateko, I fasean aipatutako neurriekin.
Hezkuntza eta Zientzia ataletan sartuta ez dauden hezkuntza eta prestakuntza zentroak irekiko dira irekiera (autoeskolak, akademiak,…) behar diren aldentze, higiene eta babes neurriak hartuko direlarik.
Merkataritza-guneetako eremu komun eta jolasekoetan egoteko debekua kenduko da.
%50era mugatuko da edukiera. Beti ere bezeroen artean gutxienez 2 metroko tartea bermatuko da.
Aire zabaleko merkatuak/ salmenta ez sedentarioak bere jarduna areagotu lezake postuen %50eraino edo azalera areagotuko da, udalen iritzipean, postuen artean antzeko tartea egote aldera, 2 metroko tartea bermatuko delarik jendearen artean.
OSTALARITZA, JATETXEAK ETA KAFETEGIAK Jatetxe eta kafetegiak irekiko dira jakiak eramateko zerbitzuarekin. Lokalean ezin izango da kontsumitu. Terrazak irekiko dira: udal lizentziaren arabera aurreko urteetan baimenduta zeuden mahaien %30 baino ez da jarriko, tarteak bermatu ahal izateko.
Mahai gehiago jarri litezke udalak azalera gehiago erabiltzea baimentzen badu, betiere %30eko mahai/azalera proportzioa errespetatuz eta bide publikoaren tarte horretan oinezkoentzako gunea proportzionalki areagotuz.
Lokalentzat. Lokaleko mahaietan kontsumituko da, mahai berekoen artean eta mahaien artean tartea gordez, diskoteka eta gaueko tabernetan izan ezik.
Edukiera 1/3ra mugatuko da.
Kontsumizioa eserita egingo da edo eraman ahal izango da, besterik ez.
Lokalen edukiera gehienez erdira (1/2) areagotuko da, baldin eta bezeroen arteko tartea bermatzen bada. Ahalbideratu egingo da jendea zutik egotea barran, gutxienez, 1,5 metroko tartea gordez.
Terrazetan: udal lizentziaren arabera aurreko urteetan baimenduta zeuden mahaien %50 baino ez da jarriko. Mahai gehiago jarri litezke udalak azalera gehiago erabiltzea baimentzen badu, betiere %50eko mahai/azalera proportzioa errespetatuz.
Diskotekak eta gaueko tabernen gehienezko edukiera 1/3ekoa izango da.