Jakin
dakizuenez, 2020ko martxoaren erdialditik, osasun alertaren ondorioz, Enplegu etaHerriaren Garapenerako Agentzian
zuen kontsultei erantzuteko telefono eta
helbide elektroniko hauek baliatzen ditugu:
94.486.31.96 agenciadesarrollo.trapagaran@bizkaia.org
Dena
geldirik dagoela dirudien une hauetan (hala ez denean inondik inora), etxean
egoteak eta Interneterako konexioa edukitzeak aitzakia ezin hobea ematen digu
“denbora daukadanerako” uzten ditugun gauzak egiteko.
Hori
dela eta, lan-bilaketarekin eta ekintzailetzarekin lotutako zenbait ideia
ematen dizkizuegu, erabilgarriak izango zaizkizuelakoan:
1.-
Lan-bilaketarako aholkularitza eta orientazioa. Zure zalantzak argitzen saiatuko gara.
2.-
Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarenblogak www.aedltrapagaran.blogspot.comjarraitu egiten du eskaintzak,
ikastaroak eta enpresa eta autonomoentzako laguntzakargitaratzen eta zuretzat
interesgarriak izan daitezkeen jarduera ekonomiko eta komertzalarekin lotutako
beste ekintza batzuk ere bai. Begiratu bat egin iezaiozu eta zerbait aurkitzen
baduzu, galde iezaguzu.
3.-
CURRICULUMA. “BER” momentua da, hots, curriculuma “berpasatzeko,
berregiteko, berregituratzeko, berpentsatzeko” Gurekin kontsultatu dezakezu eta
elkarrekin landuko dugu zure interes eta beharrizanetara ondoen moldatzen
den/diren aukera / aukerak.
4-
"Dena dago geldirik"... Garraioa, paketeria eta mezularitza, osasuna,
pertsonen zaintza, garbiketa, desinfekzioak, elikagaien saltokiak, farmaziak,
segurtasuna eta zaintza…............ Aipatutako sektore horiek guztiak sekulako
lana dute eta une egokia izan liteke sektore horiekin kontaktatzeko eta zure
hautagaitza aurkezteko. Begiratu bat egin iezaiezu Bizkaiko Foru Aldundiak eta
guk esango dizkizugun beste erakunde batzuetako lan-poltsa eskaintzei.
5.-
Lanbideren webguneak normaltasunez
jarraitzen du informatzen eskaintzei eta beste eduki batzuei buruz eta txat bat
ere badu, oso erabilgarria dena nahiko azkar erantzuten dutelako. Sartu zure
gakoekin "Nire Lanbidenet”-en.Gakoak ez badakizkizu, “online” laguntza
eman diezazukegu. Lanbideren Barakaldo/Gurutzetako bulegoak itxita daude
jendearentzat, baina Lanbideren orri nagusian arreta emateko telefono eta
leihatil birtualak jarri dituzte jendearen esku.
6.-
Zure sektorea aztertu. Enplegu eskaintzak behatu. Exijitzen diren
eskakizunak agertzen dira gehienetan eta baloratu dezakezu benetan betetzen
dituzun ala ez.
7.-
Prestakuntza. "Online" ikastaro bat hasteko unea izan daiteke,
orain arte nagia ematen bazizun edo denborarik aurkitzen ez bazenu. Halaber,
informatika ikasi edo zure maila hobetu dezakezu. Denboraldi honetan online
ikastaroak ireki dituzten hainbat plataforma daude, bai autopromozio gisa, bai
administrazioen diru-laguntzak jasotzen dituztelako. Adibide batzuk aurki ditzakezu hemen:
Lanbideren
online ikastaroak:
apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_RESULTADO_BUSQUEDA_CURSOS?LG=C&
ML=FORMEN1&MS=Fca&PM4=INTERNET
Edo
beste plataforma hauetan: https://juritecnia.net/ ;
https://www.teknodidaktika.es/;
www.agintzari.com
Balio
gehiago ematen ari zaizkie “online” gaitasunei.
8.-
Enplegu atariak. Haiei denbora-tartetxo bat eskaintzeko unea da eta
ikusteko nola gauden posizionatuta haietan. %100ean osatuta duzu profila?
Argazkia aldatu edo erantsi behar duzu profilean?, Eguneratuta duzu egin
dituzun azken ikastaro eta esperientziekin?, Zehaztu dituzu lanpostu
bakoitzaren atazak, gaitasunak eta erantzukizunak edo hutsik utzi duzu?
9.-
Linkedin sare sozialak: Profil jakin batzuetarako oso eraginkorra da, zure
lan helburuetara hurbil zaitzaketen pertsonekin konektatu zaitzaketelako.
Momentu egokia ere izan daiteke aurkezpen-bideoa egin eta sare sozial honetan
esekitzeko edo zure lanbide sektorearentzat interesgarria izan liteken zerbait
argitaratzeko. Argitalpen interesgarri batek ikusgarritasuna emango dizu eta
ziur asko, pertsona ugarik nahi izango du zurekin harremanetan jarri. Lehenengo
urratsa da gerora kontaktu pertsonala izateko ( batzuek, elkarrizketa deitzen
dioten hori, alegia).
10.-
Eskaintzen bila bazabiltza, Infojobs-en ere begiratu dezakezu.
11.-
Zure negozio-ideiarentzako aholkularitza eta babesa. Egoera berezi
honetarako egokia den edo behar den ideia hori aurkitzeko edo lehenagotik
zeneukan baina garatu ezin izan zenuen ideia horrekin jarraitzeko baliatu
dezakezu konfinamendua. Zure negozioa abian jartzeko dauden laguntzen berri
ematen jarraitzen dugu eta prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, esaterako,
negozio plana eratzen eta diru-laguntzen eskabidea betetzen.
12.-
Aro digitalean sartzen ari gara.
Egun hauetan beste inoiz baino gehiago ohartzen ari gara administrazioak
eskaintzen dizkigun “online” tresnak aktibatzeak izan dezakeen garrantziaz. Ezin
zara sartu Gizarte Segurantzako leihatilan? Eskatu zure identifikazio digitala
eta eskura izan dezakezu zure lan-bizitza osoa, ziurtagiriak, kontsultak.
Clave
sistema (Estatuko administrazioarena) clave.gob.es/clave_Home/clave.html Izenpe
sistema (Eusko Jaurlaritza): www.izenpe.eus/bak
13.-
Orain ezin da industrialde batetik bestera ibili curriculuma eskuan, baina egin
daitezke beste gauza batzuk. Aurrera,
lan asko dago egiteko eta!!
.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.