Jarraiko zazpigarren
urtez jarri da abian, Trapagarango
Udalaren ekimenez eta Somorrostroko
Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako ENPRESA-BEKEN VIII.
PROGRAMA.
Edizio
honetan 8 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain
zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:
AMAZON
CECOTRANS-BIZ
ELECTRIFICACIONES RADIMER
MERCEDES DE MIGUEL
|
TALLERES ALJU
GAIMAZ
CNC (Navacel taldea)
ENVISER SERVICIOS MEDIO AMBIENTALES
|
Honakoak
dira helburuak:
o Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek
ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia
kaxkarra gehiago ez kalteagatik.
o Herriko edo herriarekin edo herritarrekin
zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
o Gazteei laguntzea laneratzeko aukera
handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
o Gehiago hurbiltzea ikasketak
lan-munduari, bekak ematen dituzten
enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak
egiteko aukera emango dietelarik, eta
baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.
Bekak eskuratu ditzakete
2019ko ekainaren 30ean 30 urtetik behera
dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira, etengabe, gutxienez 2018ko ekainaren 30az
geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako
Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.
Pertsona horiek
Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.
Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa
izango da:
Ø 800 € / Erdi Mailako Heziketa
Ziklo batentzat
Ø 1.000 € / Goi Mailako Heziketa
Ziklo batentzat
Bekak
honakoak izango dira:
o Erdi mailako Heziketa
Zikloarentzat: 2
ü Espezialiateak:
· Galdaragintza eta Soldadurako Teknikaria 1
·
Jantzigintza eta Moda 1
|
o Goi Mailako Heziketa
Zikloarentzat: 19
ü
Espezialitateak:
· Automozioa: 3
·
Automatizazioa eta Robotika Industriala: 1
· Elektrizitatea – Elektronika:
3
· Patroigintza eta Moda: 1
· Mekatronika Industriala 1
ü
Espezialitaterik gabe: 10
|
Bekak
emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako
kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak
beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira
familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien
dituztenak izango dira onuradunak.
Beka eskaera egiteko epea 2019ko uztailaren 15etik 30era
izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.
Informazio
gehiago nahi izanez gero Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.
TRIPTIKOA