Pasa den ostegunean, ekainak 6, Escontrillako
Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak, Baturikek (Merkatari eta Ostalarien Elkartea) eta
Meatzaldeko Merkataritzaren Bulego Teknikoak antolaturiko Trapagarango 6.
Erakusleiho lehiaketaren (2019) SARI BANAKETA EKITALDIA egin zen.
Ekitalde horretara gutxi
gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta
ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Eusko Jaurlaritza eta Cecobiko
ordezkariak, Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango
bulego, Deia, Radio 7, Talleres Gallarreta eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta
Baturiko Presidentea.
Honako sariak eman zitzaizkien
ondoen baloraturiko establezimenduei:
-
1. SARIA (EPAMAHAIARENA):
FLORISTERIA ROSSAS LORANDENDA, Maiatzaren Lehena 11an kokatua.
-
PUBLIKOAREN SARIA:
MAXI’M ILEAPAINTZAILEAK, Maiatzaren Lehena 9an kokatua.
-
PUBLIKOAREN BIRTUALAREN SARIA:
BIBIHOTZ FOTOGRAFIA, Ramón y Cajal 3an
kokatua.
Halaber, hurrengo txartelak eman
ziren:
-
UDALAK EMANDAKO 200 EUROKO TXARTELA,
EROSKETAK EGITEKO HERRIKO ESTABLEZIMENDUETAN:
Florinda
Relloso
-
CAJA RURAL DE NAVARRAK EMANDAKO 200 EUROKO
TXARTELA, EROSKETAK EGITEKO BATURIKEKO ESTABLEZIMENDUETAN:
Ana Carrasco