Dagoeneko badakigu
nortzuk irabazi duten 200 euroko erosketa-txartelak, gehien gustatu zaien
erakusleihoaren aldeko botoa emateagatik; orain, egun batzuk baino ez ditugu
itxaron behar establezimendu irabazleak zeintzuk diren jakiteko, bai
Epaimahaiak hautatutakoa eta bai publikoaren gustukoenak.
Ekainaren 6an
jakingo dugu.
Oraingoz, zorionak
eman nahi dizkiegu Enplegu eta Herriaren Gapenerako Agentzian, Udal
Liburutegian eta Caja Rural de Navarran jarritako hautetontzietan flyerren
bidez bozkatu duten ia 600 lagunei eta Baturiken Facebook-en bidez bozkatu
duten ia 1.400ei.
Batez ere, azken
datu hori nabarmendu nahi dugu, Facebook en bidez bozkatu duzuen lagunak iazko
kopuruaren bi halako zaretelako.