2019(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena

‘Gol-Portu Alevín’ taldeak irabazi du Trapagarango Indabaren Egunaren 2. edizioa

32 kuadrillak hartu zuten parte, eta lehiaketaren lehenengo edizioan erabili ziren 70 kilo karilla indaba baino gehiago behar izan zituzten.
Udal arduradunak leihaketari jarraipena ematearen alde daude, parte hartzaile eta herritarren artean izan duen harrera ona ikusirik.


 “Gol-Portu Alevín” kuadrilla suertatu da irabazle joan den larunbatean jai giro ederrean ospatu zen Indabaren Egunaren 2. edizioan. Kuadrilla irabazleak putxera handi bat jaso zuen sari gisa Xabier Cuéllar alkatearen eskuetatik eta horrez gain, txapel bat eta 300 euroko txartel bat herriko establezimenduetan gastatzeko.

Bigarren postua  “Happy” tabernako kuadrillarentzat izan zen,  eta hori dela eta putxera txiki bat eraman zuen etxera eta 200 euroko txartel bat herriko establezimenduetan erosketak egiteko.

Hirugarren sailkatu zena  “Los del Barrio” kuadrilla izan zen. Hauek plaka oroigarri bat eta 100 euroko txartel bat irabazi zuten, Baturik merkatari eta ostalarien elkarteak emana, hari atxikita dauden establezimentuetan erosketak egiteko.

Eta amaitzeko, laugarrenetik hamargarren posturaino sailkatu ziren kuadrillek opari-sorta bat jaso zuten: “Marqués de Vitoria” ardo-botilla bat, Bebidas Bersatxoa komertzialak emana; 1 kilo karilla indaba eta sakramentuak Dani, Zurbano anaiak,   Maritxu, Urkijo, Josemi harategiek, Nardo eta María Jose janari prestatuak eta  Txili urdaitegiak emanak.  Hauek izan ziren, laugarrenetik hamargarrenera, kuadrilla horiek:  “Txoko Eder”, “London”, “Tostagarriak”, “Atsegia Trapagaran okindegia”, “M. Lazcano”, “Txalaparta kafea” eta “Lertxundi kafetegia”.

Indabaren eguna Trapagarango Udalak antolaturiko jarduera bat da, “Baturik” Merkatari eta 0stalari elkartea, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa, Trueba Interpretazio zentroa eta herriko zenbait enpresaren laguntzarekin. Ekimen honen xedea da herriko merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzea eta beste alde batetik, Enkarterriko karilla indabari, hau da, bertako babarrunari zabalkundea ematea.   

Indabaren Egunaren bigarren edizioan 32 kuadrillak hartu dute parte, eta lehiaketaren lehenengo edizioan erabili ziren 70 kilo karilla indaba baino gehiago behar izan dituzte. Edizio honetako berrikuntza izan da parte hartu ahal izan dutela, Trapagarango tabernak ez ezik, kuadrillak ere −herrikoak zein kanpokoak−.   Izan dira, baita ere, lehiaketatik kanpo putxera kaleetan jarri duten beste kuadrilla batzuk ere.

Karilla indaban adituak diren Trueba Zentroko profesionalez osaturiko epaimahi batek baloratu ditu lehiaketara aurkeztu diren putxerak. Kontuan izan dituzte indaben aurkezpena, zaporea eta egoste-puntua.

Larunbateko ekitaldia musikaz hornitu zen Trapagarani jai giroa emateko. Ildo honetatik, aipatzekoa da Portugaleteko Los Barbis taldearen emanaldia.

Jardunaldia amaituta, Udal arduradunak leihaketari jarraipena ematearen alde agertu dira, parte hartzaile eta herritarren artean izan duen harrera ona ikusirik.