2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO HERRITARREK LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO ZIKLOETAKO IKASKETAK ETA UNIBERTSITATE-IKASKETAK EGITEKO UDAL-BEKEN PROGRAMA (2018)

Matrikularentzako diru-laguntzak jaso ditzakete baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

o    OROKORRAK

·      30 urte baino gutxiago edukitzea diru-laguntzaren deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
·      Valle de Trápaga-Trapagaranen erroldatuta egotea etenik gabe gutxienez urte beteko antzinatasunarekin diru-laguntzaren deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
·      2018/19 ikasturtean ikasketa zentro publiko batean matrikulatuta egotea titulu ofizial bat eskuratzeko.
·      Helburu bererako jaso ez izana beste beka bat, Administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatu baten aldetik.

o    BERARIZKOAK:

·                     Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasketaterako laguntzentzat:

ü    Dagokion zikloaren ikasturte osoan, edo gutxienez, hura osatzen duten moduluen erdietan matrikulatuta egotea.
ü    Ikasleari modulo kopuru txikiagoa geratzen bazaio Heziketa Zikloa amaitzeko, ez zaio eskatuko gorago aipatutako %50ean matrikulatuta egotea.

·                              Unibertsitate-ikasketetarako laguntzentzat:

ü    Unibertsitate-ikasketatzat hartzen dira Gradua, Masterra eta Doktoregoa.
ü    Graduko ikasketentzat, gutxienez 60 kreditutan matrikulatuta egotea.
ü    Masterrekoentzat, ikasturte osoan matrikulatuta egotea ikasketa-planak urtebeteko iraupena badu, eta gutxienez, 60 kreditutan, bere ikasketa-planak urtebete baino gehiago irauten baldin badu.
ü    Doktoregokoentzat, programan onartuta egotea.
ü    Gradu eta Masterrekoentzat, aipatutako kredituak baino  gutxiago geratzen bazaizkio ikasleari amaitzeko, ez zaio eskatuko baldintza hori.

Bekak eskatzeko epea 20 egun baliodunekoa izango da, oinarri hauek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita. 

Oinarri hauek 2019ko urtarrilaren 18an argitaratu ziren BAOn, hortaz, 2019ko otsailaren 15era arte eskatu ahal izango dira bekak Udaleko Erregistro Orokorrean. Informazio gehigaorako Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara jo dezakezu.