TRAPAGARANEN
KONTSUMITZEAK SARIA DAUKA:
Baturik,
Trapagarango merkatari eta ostalarien elkarteak 2 bizikleta eta ekipamendu bat
zozketatuko ditu abuztuaren 31ra arte Trapagaranen kontsumitzen dutenen artean.
Oraingoan ez dira jarriko bezeroen datuak txarteletan,
txartelok zenbakituta egongo direlako. Txartel bakoitza bi ataletan banatuta
egongo da. Ataletako bat bezeroarentzat izango da eta bestea establezimenduaren
hautestontzian sartuko da. Bi atalak egongo dira behar bezala identifikatuta
eta zenbakituta. Txartelaren bi ataletan egongo da erosketa egin den
establezimenduaren zigilua. Zozketan
sartzeko egin behar duzun gauza bakarra hauxe da: gorago aipatutako datetan
erostea, kontsumitzea edo zerbitzuak kontratatzea kanpainara atxikitako 90
establezimendu baino gehiagoan. Zenbat eta txartel gehiago lortu, orduan eta
aukera gehiago izango duzu irabazteko.
- SARIAK:
1. Saria: Orbea MX 50 bizikleta eta ekipazio bat
2. Saria: Orbea MX40 bizikleta
Bi bizikleten balioa 1.000 eurokoa da.
Zozketa 2018ko abuztuaren 31n egingo da, 20:30etik
aurrera, Sakanean (jai-gunean).
Sariak irabazten dituzten bi pertsonak presente
egon beharko dira zozketan eta aldean eduki beharko dute txartela. Hala izango
ez balitz beste txartel bat aterako da, txartel irabazlearen jabea presente
egon arte, horrela saria eraman ahal izateko.
- 2 sariak
zozketatzeko hurrenkera zozketa egiteko unean jakinaraziko da.
Oinarriak eta informazio gehiago:
Sustapenaren antolatzaileek eskerrak eman nahi
dizkie honako erakunde eta enpresei, euren babesari esker bideratu ahal izan
delako ekimen hau:
Eusko Jaurlaritza, Trapagarango Udala, Caja Rural de
Navarra, Ciclos Hierro eta Biofussion gimnasioa.